Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ekitaldiz beteta dator Ugarein Xistera Zirkuitoa

2018(e)ko irailaren 6a, osteguna - 10:31etan eguneratua

Xistera

Galería Noticia

Xistera

Asteburu betea izango du Ugarein Xistera Zirkuitoak. Alde batetik, Donibane Lohizuneko finalak jokatuko dira. Bestetik, Mutrikuko kanporaketak eta azkenik Lekeitioko kanporaketak eta finalak.

Ostiralean, 20.30ean abiatuko da Donibane Lohizuneko lehen finala. Gazte mailakoan, Jouanteguy eta Oyhenard zuberotarrak, Vidal bizkaitarraren eta De Betelu lapurtarraren aurka neurtuko dira. Kanporaketetan Maulekoak izan ziren onenak.

Maila nagusian ere final dotorea iragartzen da. Antxon bizkaitarra eta Manci gipuzkoarra, Iturrino eta Zugaitz lapurtarraren aurka lehiatuko dira. Berritxukoa eta Mutrikukoa izan ziren kanporaketetako onenak. Final hauetan sarrera 5 euroren truke egongo da, eta bertan biltzen den diru guztia Fibrosis Kistikoa Elkartearentzat izango da.

Ugarein Xistera Zirkuitokoak jarraipena larunbatean izango du Mutrikun, bertan 11.00etatik aurrera kanporaketak jokatuko baitira. Betiko moduan, bai helduen mailan eta baita gazte mailan ere zortzina bikote izango dira, Xisteraren barruan dauden Euskal Herri osoko klub ezberdinetako pilotariak. Kiniela eran jokatuko da, eta bikoteen zozketa, hasi aurretik egingo da. Maila bakoitzeko bi onenek jokatuko dute finala, aste bat beranduago.

Larunbatean bertan Lekeitioko Torneoko kanporaketak ere jokatuko dira 17.00etatik aurrera, hemen ere klub ezberdinetako pilotariak egongo dira, eta kiniela 15 tantora jokatuko da,

Maila bakoitzeko bi bikoterik onenak finala igande eguerdian jokatuko dute, 12.00etatik aurrera. Larunbatean hasiko den torneo honek, igandean izango du amaiera, beraz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902