Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
GIZARTEA

Zarauztarrak, Euskal Jai Egunerako motorrak berotzen

Bazkari Herrikoia eta Haurren Euskal Jai Eguna izan dira protagonistak pasa den asteburuan

Nagore Odriozola - 2018(e)ko irailaren 4a, asteartea - 06:02etan eguneratua

‘Basajaun’ eta ‘Anbotoko Mari’ erraldoiak, Zarauzko Haurren Euskal Jai Egunean.

‘Basajaun’ eta ‘Anbotoko Mari’ erraldoiak, Zarauzko Haurren Euskal Jai Egunean.

Galería Noticia

‘Basajaun’ eta ‘Anbotoko Mari’ erraldoiak, Zarauzko Haurren Euskal Jai Egunean.

ZARAUTZ- Badator, iristear da urte osoan zehar herriak itxaroten duen irailaren 9a. Euskal Jai Eguna, Zarauzko haur, gazte eta helduek bat egin ohi izaten dutena. Abarka, gona, gerriko edo alkandora, guztia gordelekutik ateratzeko unea da.

Nabaria da dagoeneko herritarren artean motorrak martxan jartzen hasiak direla, izan ere, Euskal Asteak badu festa giroa mantentzen lagun-tzeko eta irailaren etorrera leun-tzeko abilezia. Bazkari Herrikoiak eta Haurren Euskal Jai Egunak izan zuten zeresana azken horretan pasa den asteburuan.

Jakina da Zarautzen herri bazkarira joan nahi duen orok azkar ibili behar duela txartela eskuratu nahi izanez gero. Gainera, onenean, bertaratzeko papertxoa lortuz gero, itzaletan bazkaltzeko aukera ere badela esan ohi da (nahiz eta hau gutxik baiezta dezaketen). Eguzkitan edo ez, jai giroa nagusitu zen pasa den larunbatean bertan, eta beste behin ere, euskararen aldeko bultzada gisa balio izan zuen.

Herriko gaztetxoenentzako festa, ordea, igandean iritsi zen Haurren Euskal Jai Egunarekin batera. Goizean goiz, txistulariek kaleak musikaz bete zituzten eta gutxinaka umeek ere euren bertaratzea egin zuten. Guztiak gogotsu, 12.00tako erraldoi eta buruhandien agerraldiaren esperoan. Basajaun, Anbotoko Mari, Arrantzalea, Baserritarraeta Txabillo mugitzen hastearekin batera, festak ekin zion txikien eta ez hain txikien artean.

Arratsaldez, kalejira amaiezin batek Iñurritzaraino eraman zituen festa giroaz gozatzera kaleratu ziren guztiak, Euskal Jai handiaren entrenamendu modukoan izango balira bezala.

OHITURAK MANTENTZENEuskal Jaiaren arima gal ez dadin, janzkera zaintzeko deialdia nabarmentzen hasia da azken urteotan. Udalak berak, Euskal Astearen programan bertan luzatu duen gonbitea da, “ohitura zaharrak mantentzeko ahaleginean”.

Izan ere, herritar askok bat egiten dute bertako hainbaten eta kanpotik jaiez gozatzera datozen beste hainbesten erroparen “desegokitasunean”. “Jendeak geroz eta arreta gutxiago ipintzen du erropan. Erosoagoak iruditzen zaizkienak daramatzate soinean, ohiturak alde batera utzita”, bat datoz zarauztar emakume kuadrila bateko hainbat kide. Horren harira, Ane Albisu filologoaren eskutik bi saiotan banatutako ikastaroa jaso dute zarauztarrek azken egunotan. Zer eta nola jantziko dugu hurrengo Euskal Jaietan? tailerrarekin, Albisuk baserritar jan-tzien historia azaltzeaz gain, haien sekretuak eta berauek soinean modu egokian eramateko azalpenak ere eman zituen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902