Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Bazterrik bazter: Donejakue bidea bete betean

Jexux Aizpurua Barandiaran - 2018(e)ko irailaren 4a, asteartea - 06:02etan eguneratua

Behobiako zubia joan-etorri handiko gunea da. Eta aukera izaten da noraezean edo zalantzan direnekin solasean jarduteko. Donibane Garazi nahiz Iruñerako asmoz direnak pausaldia izaten dute, bidegurutze eta auto-katramila horretan zuzeneko bidaia hautatzeko. Garazira doazen bizikletariek Biriatuko Kurlekuko lepotik Azkaine eta Senperetik zehar jo behar dute eta Iruñean bide frantsesari heldu nahi diotenek, aldiz, Endarlatsako antzinako trenbidetik Oronoz-Mugairitik Belateko portutik barna jarraitzeko. Azken hauek Amsterdamdik zetozen eta Norvegiako Nordkap-en hasten den Eurovelo 1a jarraituz, Portugal hegoaldeko Sagresen amaitzekotan ziren.

Gehienek, ordea, itsas hegiko bideari hemen bertan heltzen diote oinez.

Abuztuaren hondarrean Kantauri bazterrean bada harat-honateko jende-mugimendurik. Iaz 8.000 erromesek hartu zuten ostatu Irungo aterpetxean. Aurten ireki berri dute aterpetxe berria Zubimusu inguruko haurtzaindegi-eskola izandakoan;hain zuzen, bidegurutze bizian eta N-I errepidearen albo-alboan. Autoen etengabeko joan-etorriak nekaraziko ditu, lehenaz gain, erromeson nekeak neke atsedena hartzeko duten eskubidea. Leku berria denez, hobekuntzak ere nabarmenak dira: 61 lagunentzako hiru logela handi eta gainerako garbitasun zerbitzuak. Jakobi elkarteak kudeatzen du boluntariotza hutsean. Horretarako, Ameriketako Donejakue bideko elkartearen diru-laguntza ere jaso omen dute (6.000 euro).

Maiatza ezkero hasten da jendearen emana. Estatutik datozenak trenez edo busez iristen dira Irungo abiapuntura. Hegazkinez Miarritzera eta handik busez iritsi berri diren bi gizonezko alemaniarrekin egin dut topo Jaizkibel mendian. Britainia Handitik datozen hiru lagunek, berriz, aurtengoz Santanderrerainokoa egin nahi dute, ondoren Bilbotik etxeratzeko;minbiziaren aurkako elkarte bateko kide dira.

Guadalupeko baselizatik goraxeago, bi aukera daude: bata 12 kilometrokoa, zeharka Pasaiarantz doana eta bigarrena, lehen patarra gaindituta (11 km.) Jaizkibelgo Allerru gailurretik doana. Bigarren honetatik diren ikuspegiak nekea aise arindu diete, bat-batean ezkerreko Txingudi Badiak eta Aiako Harria-Larrun mendiek eta, bestetik, itsasoak. Urrunean gaurko helmuga: Donostia.

Gailurrean agurtu ditut erromes-bidaiariak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902