Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
gizartea

Artzaintzaren erakusleiho

gipuzkoako artzain eguna ospatu zuten atzo legazpin festa giroan eta lurraldeko gazta eta artzain txakur lehiaketak ere jokatu zituzten

Lunes, 3 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Atzo Legazpiko plazan eskainitako erakustaldi bat.

Atzo Legazpiko plazan eskainitako erakustaldi bat.

Galería Noticia

Atzo Legazpiko plazan eskainitako erakustaldi bat.

Artzainen herri eta topaleku bihurtu zen atzo Legazpi, beste behin ere, Gipuzkoako Artzain Egunean. Festa giroan eta eguraldia lagun, jendetza bildu zen eta bertan jarritako postuak, lehiaketak eta erakusketak artzainen lana eta mundua ezagutarazten saiatu ziren, “antzinatik datorren ogibidea plazaratu eta gainontzekoekin partekatzeko”.

Sagardo eta gazta dastaketa edota ardi eta aharien erakusketa izan zituzten bisitariek, baita artisau-tzako produktuak ere. Hala, goiz osoan zehar luzatu zen jai giroa.

Baina festaz gain, mahai gainean kontu serioagoak ere bazeuden. Esaterako, Gipuzkoako Artzain Gaztaren 34. lehiaketa. Beizamako Patxi Otaegik lortu zuen garaikurra eta haren atzetik Elgoibarko Mausitxak eta Gabiriako Baztarrikak aurkeztu zituzten gaztarik onenak. Baztarrikak lortu zituen, gainera, dastaketa popularraren eta gazteek emandako sariak.

Omenaldietarako tartea ere izan zen eta Francisco Lertxundi eta Mari Paz Zabala eta Andres Etxeberriak jaso zuten herritarren eta artzainen aitormena.

Arratsaldean, ordea, txakurrek hartu zuten lekukoa, Gipuzkoako 50. Artzain Txakurren Txapelketa egin baitzuten Urtatzako zelaian. Zortzi artzain elkartu ziren, tartean Oñatiko Joxe Mari Bengoa: azken hiru urteotako garailea atzo berriro ere lehen postuan sailkatu zen. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902