Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Koldo Mitxelena bekarako deialdia zabaldu du Errenteriak

Diru-laguntza 15.000 eurokoa da eta gaiak literatura, hizkuntzalaritza edo antropologia izan behar du

Domingo, 2 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Errenteria- Errenteriako Udalak, lehenengo aldiz Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) elkarlanean, euskarazko ikerketa bultzatzeko, helburuak eraberrituta eta emakumezkoen ikerketa sustatzeko, Errenteriaren inguruko ezagutza areago-tzeko eta Koldo Mitxelena errenteriar filologoa omentzeko, honen izena duen ikerketa bekarako deialdia egin du.

2018ko deialdian honako ikerketa esparruak sartuko dira: literatura, hizkuntzalaritza eta antropologia eta proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira. Agiriak aurkezteko epea irailaren 1etik urriaren 31 arte egongo da zabalik.

Aurreko edizioetan 9.000 euroko zenbatekoa bazuen ere, orain emango den bekaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da. Iraupena ere handitu egin da eta 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902