Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Proiektu singular bat doinu mimatuentzat

Udara honetan hasi dira Usurbilgo Zumarte musika eskolako eraikina birgaitzeko lanak

Aitziber Mugaren erreportajea - Domingo, 2 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Eraikin berriak ze itxura izango duen erakusten duen fotomuntaketa.

Eraikin berriak ze itxura izango duen erakusten duen fotomuntaketa.

Galería Noticia

Eraikin berriak ze itxura izango duen erakusten duen fotomuntaketa.Gaur egungo eraikina.

Udara honetan hasi dira Zumarte musika eskolako eraikina birgaitu eta handitzeko lanak, obrak Construcciones Moyua SL enpresari esleitu ostean. Ia bi milioi euroko aurrekontua du proiektu honek, aurtengo Usurbilgo aurrekontuko inbertsio potoloena. Lanak 2019-2020ko ikasturte hasieran amaitzea aurreikusten da eta eraikina ekipatu ondoren ikasleak itzuliko dira Zumartera. Ikasturte honetan udal eraikin ezberdinetan jarraitu dituzte beren ikasketak.

Xabier Arregi alkateak “mimatu” duten “proiektu singular bat” dela azpimarratu du. Lehenik eta behin, nabarmendu du egungo eraikina birgaitzea, hots, berregokitzea, hobetsi zela, eraikina bota eta berria egin ordez. “Eraikinaren ezaugarriak mantendu nahi izan ditugu eta hau errespetatu, nahiz eta eraikin berri bat egitea merkeagoa izango litzatekeen”, esan du.

Ikuspegi ekologikoa ere landu da. “Efizientzia energetikoa bilatu da eta eraikina bioklimatikoa izango da. Hau da, energia berriztagarriak eta jasangarriak erabiliko dira. Esaterako geotermia erabiliko dugu berotzeko sisteman. Egurra lan-tzeko enpresa espezializatu bat ekarriko dugu”, azaldu du Arregik. Insonorizazio elementuei garran-tzia handia eman dietela ere azpimarratu du.

Halaber, exekuzio-proiektua elkarlan prozesu emankor baten emai-tza izan da: udal teknikariak, proiektuaren egileak eta Zumarteren erabiltzaileak aritu dira lanean. “Hasieratik beren beharrak, iritziak eta proposamenak hartu dira ain-tzat. Proiektuaren diseinuan, horrenbestez, denbora asko behar izan da, baina hori inbertsio bat da gerora begira, bermatu egingo baitu erabilera egokia”, azpimarratu du. Eraikin berrituan musika eskolarako eta Orbeldi dantza taldearentzat lekua egongo da.

Alkateak nabarmendu duenez, lanak kontratatzeko garaian hainbat klausula sozial txertatu zituzten pleguetan, besteak beste, enpleguaren kalitatea bermatu ahal izateko. Hala, kontratu egonkorrak egin beharko ditu enpresak eta, gutxienez, sektoreko hitzarmen kolektiboa ezarri beharko die langileei. Langileen lan baldintzak hobetzeak puntuazioa igotzea zekarren. Konkurtsora Moyua bakarrik aurkeztu zen, baina lan baldintza guztiak betetzen ditu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902