Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Behar dituen irakasleak ukatu dizkio berriz Paueko ikuskaritzak Seaskari

Ikastolekin duen hitzarmena berritzeko prest agertu da Frantziako ordezkaria

A. Zabaleta - Domingo, 2 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Ostiralean Paueko ikuskaritzan egin zuten protesta.

Ostiralean Paueko ikuskaritzan egin zuten protesta.

Galería Noticia

Ostiralean Paueko ikuskaritzan egin zuten protesta.

donostia- Frantziako Estatuak berriro ere ukatu egin dizkio Seaskari datorren ikasturterako behar dituen irakasle berriak. Bihar bertan abiatuko duten ikasturtean 250 ikasle gehiago izango dituzte Iparraldeko ikastolek eta horien eta gainerakoen hezkuntza bermatzeko 25 irakasle berri behar dituzte. Fran-tziak bost eta erdi eman dizkio bakarrik (Hezkuntza Ministerioaren menpe daude zuzenean eskola publiko eta pribatuetako irakasleak) eta horrela egoera bideragarria ez denez, berriro ere protesta egin dute aste honetan Seaskako ordezkariek.

Hala, Baionatik abiatuta 300 irakasle eta langile inguru bildu ziren ostiralean Hezkuntza Ministerioaren Paueko Ikuskaritzaren egoitzaren aurrean, Kasu, ikastola kexu!lelopean. Pierre Barriere ikuskariarekin hitz egitea lortu zuten eta honek baliabide edo irakasle gehiago banatzerik ez duela erantzun zien, Asanblea Nazionalak erabakitzen duen kontua dela eta. Dena den, ikuskaritzak Seaskarekin duen hitzarmena berritzeko prest dagoela esan zien Barrierek eta asteartean bertan bilduko da Paxkal Indo Iparraldeko ikastolen lehendakariarekin horren inguruan hitz egiteko.

Hitzarmena berritzeaz gain, Seaskako ordezkarien aldarrikapena haien hezkuntza sistema propioa aitortzea da eta hortik abiatuta baliabideak bermatzea. Orain artean, dena den, Frantziako Estatuko ordezkarien jarrera salatu dute, murgiltze eredua ez dutelako ezagutzen eta ikastolen ezaugarriak ere ez. Seaskaren ikasle guztiak kontuan hartuta irakasle nahikoak dituztela esan diete, ikastetxe eta gela kopuruari erreparatu gabe eta ikasle gutxi dituzten ikastetxeen beharra zalantzan jarrita. Gobernu aldaketarekin egoera zaildu egin dela ere salatu dute ikastolek eta irakasle berririk gabe egun indarrean duten hitzarmena ere ez dela betetzen.

Udaberrian irakasle berririk izango ez zutela esan zietenean abiatu zituzten mobilizazioak Seaskakoek eta maiatzean manifestazio erraldoi bat ere egin zuten Baionan. Herri Urrats jaialdia haien aldarrikapena zabaltzeko baliatu zuten eta hilabeteak pasata, bost irakasle eta erdi onartzea erabaki du ikuskaritzak. Ez dira nahikoak, hala ere, eta baliabide horiekin 40 ikasletik gorako taldeak osatu beharko lituzkete zenbait ikastetxetan. Hori onartezina dela eta Seaskak beste hamabost irakasle bere gain hartzea erabaki du, horretarako baliabiderik ez badu ere, Frantziako ordezkariak presionatzen jarraitzen duen bitartean.

etiquetas: pau, irakasle falta


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902