Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Irailarekin batera hasiko dituzte Agortako jaiak

Bihar ospatuko dute Usurbe mendira korrika igotzeko lasterketa ezaguna

2018(e)ko irailaren 1a, larunbata - 06:03etan eguneratua

beasain- Abuztuko jaiei jarraipena emango die Beasainmendiko Agorta auzoko festek. Irailaren lehen asteburuan ospatuko dituzte eta egitarau oparoa antolatu dute egun horretarako.

Gaurko iluntzearekin batera piztuko da sugarra, 21.00etatik aurrera abiatuko den herri afarian eta ondorengo auzoko mus txapelketan. Bertakoek gustura hartzen duten ekitaldia da eta ziur maila handiko jokaldi biziak egongo direla bertan.

Igandean goiza ikusgarri hasiko dute, 8.00etan hasita suziri jaurtiketa izango baita. 10.45ean, berriz, herri meza egongo da eta jarraian triktilari eta bertsolariak alaituko dute auzoko giroa.

Eguneko desafioa 11.30ean hasiko da. Hain zuzen ere, kros herrikoiari ekingo diote. Helburua Usurbe mendira nor lehen iritsi izango da eta oraingoz errekorra Oier Ariznabarretak jarria da, 2014 urtean. Korrika 20 minutu eta 44 segunduan bete zuen eginbeharra. Denbora marka hori hausten duenarentzat 80 euroko saria egongo da, gainera. Ar-tzaieneko plazan dago jarria abiapuntua eta leku horretan 10.00etatik hasita izena eman ahalko da.

Eguerdian, berriz, Iñaki Azurmendi eta Joxe Mari Olasagasti aizkolariek eta herri lau harrijasoitzaile gazteek ikuskizuna emango dute. Hauek amaituta hasiko da bazkari herrikoia eta arratsaldean haurrek jai hauetaz gozatzeko aukera izango dute haiei zuzendutako jolasetan. - M.A.

etiquetas: jaiak, iraila, agorta


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902