Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertan

Ataungo mitologiak bizirik darrai

ATAUNGO JENTILBARATZAK ANTOLATUTAKO | II. mitoaldiaren balorazioa egin zuten, gau ibilbide mitologikoa eten ostean

M. Aranbururen erreportajea eta argazkia - Sábado, 1 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Ataungo gau ibilaldi mitologikoko zati batean boluntario eta ikusleak, egura.di txarrak ekitaldia bertan behera geldiarazi baino lehen.

Ataungo gau ibilaldi mitologikoko zati batean boluntario eta ikusleak, egura.di txarrak ekitaldia bertan behera geldiarazi baino lehen.

Galería Noticia

Ataungo gau ibilaldi mitologikoko zati batean boluntario eta ikusleak, egura.di txarrak ekitaldia bertan behera geldiarazi baino lehen.

Ataunek badu xarma berezia, magia kapa batez inguratuta egongo balitz bezala. Belardi luze eta zabalak, kolore berdea nagusi, erreka txiki baina polita herrian barrena eta garai bateko etxe eta baserriak oraindik ere bizirik. Hori guztia mitologiarekin duen lotura kontuan izan gabe. Badu bai, magia Ataunek.

Jentilbaratza kultur elkarteak aurten bigarren urtez antolatu du mitoaldia, atzera begira eginez eta euskal tradizio eta ohiturak bizirik jarraitzen bultzatzeko ekintzak, beti ere mitologia sustraia izanik. Eta behin ekitaldi sortari amaiera emanda bigarren edizioari balorazioak egiteko unea iritsi zitzaien antolakunzako kideei.

Espero bezala ez dela amaitu esan daiteke, izan ere, egitarauko plater handi eta garrantzitsuena gau ibilaldi mitologikoa zen. Uztailean Goierrin jaurti ziren eurite gogorrek, baina, ez zuen etenik eman eta azkenean bertan behera gelditzeko erabakia hartu behar izan zuten. “Gogo handiz eta ilusioz beterik geneukan antolatuta Gau ibilaldi mitologikoa, baina eguraldiak ez zuen lagundu eta ekaitz indartsu baten ondorioz, bertan behera utzi behar izan genuen ikuskizuna”, agertu zuten.

eguraldiak zapuztuaEkitaldia goitik behera prestatuta zeukaten eta horretaz gozatzeko aurrez izena emanda zegoen ikusle kopurua ere izugarria zen: 1.200 ikusle. “Ibilbidean zehar zeuden Patxi errementaria, Marimunduko, lamiak, Samartintxiki, etsaiak... zerura begira ea ekaitza urrutira joango ote zen begira zain egon ziren arren, hasiera ordua ezarrita zegoen 20.00ak inguruan bota zuen eurite zakarrak ez zigun ikuskizuna burutzen utzi”, gogoratu zuten. Hala ere, magiarekin amaituko duen ekaitzik ez dago eta baikor mintzatu ziren: “Badakigu aurtengoan gozatzeko aukerarik izan ez dugun ikuskizun hau etorkizun hurbil batean eskainiko dugula”.

Jentilbaratza elkarteak hitz politak zuzendu zizkien antolakuntzan, laguntzan eta ibilaldira gerturatu ziren guztiei: “Eskerrak eman dizkiegu antolakuntza lanetan aritu diren guztiei, langile, elkarte, boluntario eta baita San Martin eta San Gregoriora hurbildutako ikusle guztiei, izan zuten jarrera ulerkor eta lasaiagatik. Eguraldiak erakutsi zuen aurpegi makurraren aurrean erakutsi zenuten lasaitasuna eta jokamoldea, txalogarriak izan ziren”, zehaztu zuten. Azkenean, Ataunek ez ezik, ataundarrek ere badute magia.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902