Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
gizartea

Gaztaren ekoizpenaren arazoak ez ditu Ordiziako Euskal Jaiak geldituko

Irailaren 5a, asteazkena, egun berezienean, gazta-lehiaketa egingo dute

Gorka Martinez Iker Azurmendi - Sábado, 1 de Septiembre de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Ordiziako azokan, baserritar batek bere produktuak saltzen.

Ordiziako azokan, baserritar batek bere produktuak saltzen.

Galería Noticia

Ordiziako azokan, baserritar batek bere produktuak saltzen.

donostia- Ordiziako Euskal Jaiak ospatzen ari dira herriaren 750. urteurrenean. Festek irailaren 9ra arte iraungo dute, baina datorren asteazkena, irailaren 5a, egun bereziena izango da aparteko azoka eta latxa edo Karrantzako ardiaren esne gordinez egindako gazta-lehiaketa izango direlako.

Xabier Arrutik, Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapenaren zuzendariak, atzo azpimarratu zuen “baserria eta nekazal produktuak jai hauen bizkarrezurra” direla. Arrutik Ordiziako Euskal Jaiak baserritarren “urte guztiko lanaren erakuslehioa” dela azaldu zuen. Arrutiren hitzetan Foru Aldundiaren eginkizuna “baserritarren eta nekazarien bizi baldintzak hobetzen saiatzea” da eta ez dute nahi “jai hauek folklore hutsa izatea”.

“Asteazkena egun bereziena izango da eta Ordizia Euskal Herriko erakuslehio nagusia bihurtuko da”, adierazi zuen atzo Jose Miguel Santamariak, Ordiziako alkateak. Santamariarentzat baserritarrak dira “hau guztia posible egiten dutenak” eta horregatik “haien lanari duintasuna eman behar zaio eta naturaren zainketan duten garrantzia aldarrikatu behar da”. Bestetik, alkateak bezeroen papera indarrean jarri nahi izan zuen eroslerik gabe ez legokela baserritarrik esanez. “Bere konpromisoa behar da eta, gainera, baserritarrek bezeroa kontuan hartzen dute, horretaz konturatzen zara bezperan produktua nola zaintzen duten ikustean”, adierazi zuen alkateak.

Gazta-lehiaketaz gain, beste ekintza batzuk ere egongo dira, adibidez, euskal dantza, bertsolaritza, euskal kirola eta zenbait kontzertu

Gazta-lehiaketako saria Kutxak ematen du. Kutxa Fundazioko ordezkari den Ander Aizpuruak aipatu zuen sari honen oihartzuna garrantzitsua dela, “baserritarren eta nekazarien lana eta esfortzua ezagutarazten delako”. Aurten gainera, bigarren fasera iristen diren gaztandegiek diploma bat jasoko dute lehenengo aldiz.

“Gaztaren produkzioa ekintza ekonomikoa da, baina beste balio bat du, naturari ematen dion babesa kontuan hartu behar delako”, azpimarratu zuen Bittor Oroek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien politikako sailburuordeak alkatearekin bat eginez. “Euskadiko produktuak erosi behar dira, horrela gure herriaren etorkizuna bermatzen delako”, gehitu zuen.

Miriam Molinaren, Idiazabal Jatorri Izendapeneko gerentearen hitzetan, “2014tik ekoiztutako gazta kopurua igo da”. “Gaztandegien aldetik, Arabak 22 ditu, Bizkaiak 15, Gipuzkoak 54 eta Nafarroak 31”, gehitu zuen. Molinak azpimarratu zuenez, eguraldiarengatik urte zaila izan da baserritarrentzat nahiz eta azken hilabeteetan egoera hobetu den. Lehengo urtean 1.364 gazta tonelada ekoiztu bazituzten, aurten kantitatea murriztu da eta 1.320 izan dira. Partaidetza aldetik, atzo goizean lehiaketan 51 gaztandegi apuntatuta zeuden eta gehiago espero dituzte.

Gazta-lehiaketaz gain, beste batzuk izango dira asteazkeneko azokan, adibidez, fruitu era barazkiena, Euskal Olioarena eta Gipuzkoako Piriniar arrazako behi-aziendarena. Gainera, hainbat erakusketa ere izango dira azokan, perretxikoena, Euskal Olioarena eta nekazal tresneria eta makinariarena, besteak beste.

Nobedadeen artean, alkateak aurten lehen aldiz euskal dantza mistoa izango dela iragarri zuen. Ez hori bakarrik, euskal kirolak eta bertsolaritzak ere bere lekua izango du Ordiziako jaietan. Bestalde, gauean kontzertuak egongo dira. Atzo Kaotikok jo zuen eta gaur Gozategik egingo du. Bestetik, Mikel Zeberiori Gastronomia Sari Nazionala irabazi duenari, omenaldi bat egingo zaiola azaldu zuen alkateak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902