Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
kirolak

Goierriko mugetako birako mendi irteeren erdia osatu du mendizale beteranoen taldeak

Eskualdea hobeto ezagutzeko bertako mugak igarotzen ari da elkartea, sei etapatan banatuta

2018(e)ko irailaren 1a, larunbata - 06:03etan eguneratua

Goierriko Mendizale Beteranoak, Arantzamendin.

Goierriko Mendizale Beteranoak, Arantzamendin. (GMB)

Galería Noticia

Goierriko Mendizale Beteranoak, Arantzamendin.

ordizia- Goierriko mendizale beteranoen taldea sasoi betean da eta dagoeneko osatu dute Goierriko mugetako bira erdia. Sei mendi irteeraz osatua dago eta hiru hilabete hauetan osatu dituzte. Abuztuan etenaldia egin zuten, baina hilabete honetan berriz ere helduko diote ekimen honi. Ekintza hau elkartearen sorreraren hamargarren urteurrena betetzen delako antolatu dute, beste hainbat ekitaldirekin batera.

Hala, irailaren 22an, Udanatik Otzaurterako bidea egingo dute, 20 kilometroko pasako luzeraduna. Urriaren 6an Otzaurtetik Lizarrustira joango dira eta urriaren 20an amaituko dute bira, Lizarrustitik Gaintzara iritsiz. Hiru ibilbide hauek “nahiko gogorrak” direla nabarmendu du Juanjo Mugika, taldeko kideak. Sei ordu inguru irauten dute eta beraz, parte hartu nahi dutenak “prestatuta” egon behar direla gogoratu dute elkartetik. Irteera hauek egin baino zazpi egun lehenago zabalduko dute izen-ematea eta bi egun lehenago itxiko dute eta goi-errikomb@gmb.eus helbidera idaztea nahiko da izena emateko.

Bira honez gain, irailean hasita, Amets gauzatua argazki erakusketa eta Hamar urteko uzta ikus-entzunezkoa ere emango dituzte, urte hau-etako ibilbideak zeintzuk izan diren erakutsiz. Gainera, elkarteko kideak uda ondoren ere juntadizoa egingo dute eta irailaren 11, 12 eta 13an Ezkarai aldera joango dira. Eegunero mendi ibilaldi bat egingo dute inguru hartako parajeetan barrena. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902