Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
kultura

'The nao Victoria' kongresoa egingo da Elcanoren Victoria ontziaren ezaugarriak ezagutzeko

EHUren Uda Ikastaroekin batera, Donostiako Miramar Jauregian izango da, irailaren 5 eta 6 bitartean

Viernes, 31 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 12:40h

Réplica de la Nao Victoria, que estos días se puede visitar.

Réplica de la Nao Victoria.

Galería Noticia

Réplica de la Nao Victoria, que estos días se puede visitar.

DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo Diputatua Denis Itxasok, Untzi Museoaren zuzendari zientifikoa Xabier Alberdi Lonbidek eta Untzi Museoaren zuzendari nagusia Raul Perez Iratxetak "Victoria naoaren testuinguru teknologikoaren ikerketa eta analisia, lurraren lehen zirkumnabigazioaren esparruan" Nazioarteko Kongresua aurkeztu dute komunikabideen aurrean.

XIII. eta XVI. mendeetan zehar euskal ontzigintzaren bilakaera teknologikoak, Mediterranioaren eta Europako Atlantikoaren artean zabaldutako merkataritza-bideetan nagusitzera heldu ziren ontziak produzituko ditu. Prozesu hau lehen zirkumnabigazioa burutu zuten ontzi ozeanikoen garapenarekin gailendu zen eta mundu zaharraren eta mundu berriaren arteko erlazioetan nagusitu ziren.Kongresua Juan Sebastian Elcanok Victoria naoan egindako Lehen Mundu Biraren V. Mendeurrenaren atarian antolatzen da, bere ikerketa arlo nagusia hauxe delarik: Euskal Herrian, Erdi Aroko bukaeraren eta Errenazimenduaren arteko mendeetan gertaturiko ontzigintza bilakaera teknologikoa eta honen testuinguru historikoa ezagutzea.

Kongresuaren helburua Victoria bezalako euskal ontzi ozeanikoen ezaugarriak ezagutzea eta aditzera ematea da, Erdi Aroko amaiera eta Modernitatearen hasiera artean dataturiko euskal ontzien aztarnen inguruko arkeologi ikerketen emaitzak oinarri hartuta. Aztarna hauek leku ezberdinetan aurkitu dira: euskal kostaldean (Urbieta-Gernika), Mediterraneoan (Bartzelona, Cavalaire-sur-mer) eta Newport (Erresuma Batua) edo Red Bay (Kanada) bezalako urruneko beste kokalekuetan.

Kongresuaren zuzendaria Xabier Alberdi Lonbide (Euskal Herriko Itsas Historian Doktorea. Untzi Museoaren Zuzendari Zientifikoa eta Albaola Elkartearen Ikerkuntza Saileko zuzendaria) da eta hitzaldiak emango duten irakasleak hauek dira: Brad Loewen (Département d'anthropologie, Université de Montréal, Kanada), Eric Rieth (Directeur de recherche émérite au CNRS, Musée National de la Marine, Paris), Javier Vicedo Jover (itsas arkeologoa), Manu Izaguirre Lacoste (itsas arkeologoa), Marcel Pujol Hamelink (Arkeologia irakaslea, Escola Superior de Conservació i Restauració de Béns Culturals de Catalunya), Marion Delhaye (Centre d'Études et de Recherches en Archeologie Moderne et Contemporaine, Toulon, France), Mikel Soberón Rodríguez (arkeologoa), Toby Jones (Newport Medieval Ship Project, Newport, Erresuma Batua) eta Xabier Agote (Albaola Elkartearen presidentea).

"Kongresu honekin Victoria ontziaren historia eta eraikuntza ezaugarriak dokumentatzeko ikerkuntza proiektuaren lanei jarraipena eman nahi zaio. Victoria ontzia gure planetako lehen zirkumnabigazioaren protagonista baita eta Albaolaren hurrengo eraikuntza erronka", azaldu du Itxasok.

Albaola uneotan lurraldean neurri handieneko ondare proiektua da eta lehen mailako turismo eskaintza da Pasaiako badiaren biziberritze eta kultur estrategian eta horrez gain, ezinbestekoa da Gipuzkoako itsas ondare aberatsa berreskuratzeko. Kongresu honi esker, ezagutza zientifikoa bilduko dugu berma zientifiko osoz abentura berri batean abiatzeko. Izan ere, San Juan baleontziaren eraikuntza lanak bukatzean, Albaola itsas kultur faktoriari jarraipena emateko moduan izango gara eta Victoria ontziaren erreplika berma zientifiko guztiekin eraiki ahal izango dugu.

Ikerkuntza lanak bi funtsezko alderditan ari dira burutzen nagusiki: Victoria ontziaren euskal jatorria egiaztatzea eta 16. mendeko euskal ontzigintzaren ezagutzan sakontzea. Victoria ontziaren ezaugarriei buruz adostasuna lortzeko helburuz, Albaolako talde zientifikoa 15 eta 16. Mendetako euskal ontzietan aditu nagusienak direnekin lankidetzan ari da. Victoria ontziaren eraikuntza planoak osatzea ahalbidetuko duen adostasun akademikora iristeko asmo horrekin, antolatu da Kongresu hau.

Raul Pérez Iratxetak adierazi duenez, "Kongresua antolatzeak aukera emango digu proiekzio handiagoa emateko museoari, eta lankidetza sareak aktibatu eta harremanak sortzeko orain lantzen ari garen bideari eusteko, hemendik kanpo gure posizionamendua hobetzen joan dadin".

Museoak badaki beharrezkoa dela kultur proiektuak antolatzea lurraren lehen zirkumnabigazioaren bosgarren mendeurrenaren ospakizunen barruan. Elkano eta lehenengo mundu bira museoaren lan ardatz espezifiko bat da eta izango da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902