Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostia-Gipuzkoa Film Commission Saria lortzeko bost film luze hautatu dira

7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission Kolaboratzaileak 3.000 euro

2018(e)ko abuztuaren 31a, ostirala - 13:31etan eguneratua

DONOSTIA. Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak edo sozialak ondoen islatzen dituen filmaren produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission Kolaboratzaileak 3.000 euro.

Sarian lehian izango dira honako film hauek:

Penélope', Zuzendaria: Eva Vila-2018-España -92 min. Catalunya Film Commission, Ekoiztetxea, Mónika Derenda.

Yo la busco', Zuzendaria: Sara Gutierrez-2018-España- 84min. Barcelona Film Commission, Ekoiztetxea, Ventura Durall.

Con el Viento', Zuzendaria: Meritxell Colell-2018-España-108 min. Film Commission Castilla y León, Ekoiztetxea, Carles Brugueras.

Ana de día', Zuzendaria: Ana Jaurrieta-2018-España-105 min Film Madrid, Ekoiztetxea , Ibán Luis Agrelo y Martín Semper.

‘La vida Lliure', Zuzendaria: Marc Recha -2018-España -101 min Illes Balears Film Commission, Ekoiztetxea, Alfonso Par.

Irabazlea erabakiko duen epaimahaia honako hauek osatuko dute: Goya Toledo aktoreak, ‘Handia'-ren gidoilari José Mari Goenagak, TVEko kazetari Elena Sanchezek, diseinuan aditua den Carlos Barrabesek eta Bárbara Goenaga aktoreak. Saria irailaren 27an banatuko dute, aurtengo Donostiako Zinemaldiaren astean zehar. 

Ernesto Gasco alkateordeak honako hau adierazi du: "lankidetza publiko pribatuaren aurrean gaude, eta horrek irabazi ekonomikoak eta kulturalak sortzeaz gain, lurraldeari balioa ematen dio;gainera, ez dugu ahaztu behar hiriei pelikuletan agertzeak ematen dien oihartzuna, era horretan turismoa erakartzen baitute".


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902