Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Abendura arte egin ahal izango dira Miramar Jauregiko bisita gidatuak

Hiritarrek eta bisitariek 30 minutuko bisita gidatuak egiten jarraitu ahal izango dituzte jauregi barruan urte-amaiera arte

2018(e)ko abuztuaren 30a, osteguna - 12:10etan eguneratua

Vista del Palacio Miramar

Vista del Palacio Miramar (Web Palacio Miramar)

Galería Noticia

Vista del Palacio Miramar

DONOSTIA. Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko Zinegotzigoak, Donostia Turismoa &Convention Bureauren bidez, martxan jarritako ekimenaren arrakastari esker Basquetourrekin akordio bat egin da eta Miramar Jauregiko bisitak urte-amaiera arte luzatzea lortu da.

Basquetourreko zuzendariak, Harkaitz Millánek, adierazi du "proposamen interesgarria dela, Jauregiaren erabilera ezezagun bat sustatzen duelako. Gainera, honi esker, hiritarrek eta bisitariek eraikinaren historiaren berri izateko aukera dute eta aldi berean hiria garai historiko horretan ezagutzen dute."

Bere aldetik, Ernesto Gascok, Donostiako lehen alkateorde eta Turismo zinegotziak Eusko Jaurlaritzaren babesa eskertu du "orain, urte-bukaerara arte pertsona gehiagok gozatu ahal izango dute bisita gidatuekin. Jauregian, orain arte, itxiak zeuden lekuetan sartzeko aukera, hiriaren beste erakargarri bat bilakatu da eta akordio honekin programa finkatzea espero dugu."

Lola Horcajo eta José Fernández Beobide historialari donostiarrek prestatu dituzten kanpoko informazio-panelak ere bertan mantenduko dira.

Bisita gidatuak urriaren 14tik abenduaren 30era arte egingo dira;asteburuetan, urriko zubian eta Gabonetan. Gidariek eskaintzen dituzten bitxikerien eta kontakizunaren bidez, garai hartako jauregiaren historia eta bizitza berregingo dute eta gune bakoitzean jatorrizko altzariak jarrita ez dauden arren, helburua jauregiko jatorrizko altzariak berreskuratzen saiatzeko lanean jarraitzea da.

Bisita gidatuak lau hizkuntzetan egiten jarraituko dira (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). Iraupena 30 minutukoa izango da eta taldeak, gehienez, 20 heldu + 5 haurrekoak izango dira. 3 €-ko balioa izango dute. Txartelak Donostia Turismoa &CBren hiru informazioguneetan (Boulevard, autobus-geltokia eta Cervantes plaza) edo www.sansebastianturismo.com webgunean eskuratu ahal izango dira oraingoan ere.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902