Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Doako euskara ikastaroak izango dituzte langabetu donostiarrek

2018(e)ko abuztuaren 30a, osteguna - 12:06etan eguneratua

Euskara ikastaroak.

Euskara ikastaroak. (Donostiako Udala)

Galería Noticia

Euskara ikastaroak.

DONOSTIA. Donostian erroldatuta dauden langabetuek doako euskara ikastaroak egin ahal izango dituzte 2018ko udazkenean azken urteetan bezalaxe.

Ikastaroak urriaren 8an hasi eta abenduaren 5ean bukatuko dira eta asistentzia nahitaezkoa izango da. Doako ikastaro hauetan 18 urtetik gorako langabetu donostiarrek eman ahalko dute izena. Matrikulatzeko epea irailaren 3tik 21era dago zabalik eta Donostiako edozein euskaltegi homologatutan eman daiteke izena. Nahikoa da langabezia egoeran egotea izen ematea hasten den datarako, irailaren 3rako. Ikastaro hauek 120 ikastordu izango dituzte eta egunero hiru ordu emango dira;astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etik eguerdiko 13:45era (ordu laurdeneko atsedenarekin).

Ikastaro hauen helburua da, batetik, euskalduntzea indartzea, eta, bestetik, gizartean egoera okerren daudenei euskara ikasteko aukera erraztea: "behar handiena dutenei erraztasunak eman behar zaizkie, baita euskara sustatzeko garaian ere. Langabetuek, euskara ikasten badute, etorkizunean lanerako aukera gehiago izatea espero dugu" adierazi du Miren Azkaratek, Euskarako zinegotzi ordezkariak.

Iaz guztira 139 lagunek parte hartu zuten ikastaro hauetan eta ikasleen balorazioa positiboa izan da. Horietako askok gainera, hiru hilabete horien ostean, euskara ikasten jarraitzea erabaki dute, "iaz ikasle ugarik doako ikastaro horiek bukatu eta gero, euskara ikasten jarraitu zuten, motibatuta aritu diren eta euskara gaitasunean aurrera egin duten seinale" gaineratu du Miren Azkaratek.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902