Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Interjai azken txanpan sartzera doa

2018(e)ko abuztuaren 30a, osteguna - 12:21etan eguneratua

Galería Noticia

Interjai Txapelketa azken txanpan sartzera doa, eta asteburu honetan lehen fasea amaituko da. Horrekin jakingo da finalera zein sailkatzen den zuzenean, eta finalerdiak jokatu beharreko beste hiru bikoteak zeintzuk diren.

Larunbatean, Donibane Lohizuneko pilotalekuan, partida oso garrantzitsuak izango dira. Lehen neurketan, Goixerri eta Andonegi, Retolazaren eta Urielen aurka arituko dira. Aurreneko bikoteak orain artekoak irabazi ditu, eta bigarrenak partida bat galdu du. Azken hauentzat, gainera azkeneko partida izango da.

Ondoren, jadanik ezertarako aukerarik ez duten Iturrino eta Toucoullet, azken honek Suso ordezkatuko du, orain arte dena irabazi duten Antxonen eta Ibarluzearen aurka lehiatuko dira.

Igandean, 11.00etan Pauen izango da lehen faseko azkeneko jardunaldia, eta bezperako emaitzen arabera gauzak aldatu daitezke. Hala ere, bertan Goixerri-Andonegi eta Antxon-Ibarluzeak jokatuko duten partidak izango du garrantziarik handiena, lehen postua jokatzen egoteko itxura handia baitauka, eta horrekin finalera zuzenean sailkatuko den bikotearen izena jakingo litzateke.

Ondoren jokatuko den partidan, Bailo eta Manci, Etcheberryren eta Zugaitzen aurka lehiatuko dira. Hau ere garrantzitsua izango da, finalerdiak jokatzeko txartela izango baidute jokoan.


LARUNBATA, IRAILAK 1, DONIBANE LOHIZUNE, 15.00.
Goixerri-Andonegi / Retolaza-Uriel
Antxon-Ibarluzea / Iturrino-Toucoulet

IGANDEA, IRAILAK 2, PAUE, 11.00.
Etcheberry-Zugaitz / Bailo-Manci
Goixerri-Andonegi / Antxon-Ibarluzea


Ugarein Xistera Torneoa

Ugarein Xistera Zirkuitoa badator atsedenaren ostean, eta ostiralean Donibane Lohizunen jokatuko da. 19.00etan hasita. Kanporaketak izango dira, eta aste bat beranduago, irailaren 7an, 20.30etan finalak. Egun berezia izango da, gainera hori, jardunaldi solidarioa izango baita.

Beti izaten den moduan, gazte eta maila nagusian jokatuko da, eta bakoitzean zortzina aurrelari eta beste horrenbeste atzelari arituko dira eta zozketa, saioa hasi aintzin egingo da. Gazte mailan, Goitiandia, Vidal, Gonzalez, Berge, Garcia, Jon Bidondo, Jouanteguy, Etchegaray, Egia, Garat, Derive, Iban Bidondo, De Betelu, Oyhenard, Lopez eta Zamora izango dira arituko direnak.

Maila nagusian, berriz, honako hauek arituko dira: Gonzalez de Matauco, Barinagarenteria, Urriolabeitia, Iturrino, Antxon, Ganboa, Iriondo, Zuloaga, Ibarluzea, Dubourg, Andonegi, Manci, Zugaitz, Toucoullet, Sanchez eta Bozom.

Betiko moduan kiniela moduan egingo da, 15 tantora.

etiquetas: xistera


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902