Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KIROLAK

Gizonen eta emakumeen sariak berdinak izango dira Donostiako Estropadan

2018(e)ko abuztuaren 29a, asteazkena - 10:55etan eguneratua

Ayerza, Arruabarrena, Goia, Gurpegui y Egaña, con las banderas que se entregarán este año a los vencedores de las regatas masculina y femenina de La Concha.

Ayerza, Arruabarrena, Goia, Gurpegui y Egaña, con las banderas que se entregarán este año a los vencedores de las regatas masculina y femenina de La Concha.

Galería Noticia

Ayerza, Arruabarrena, Goia, Gurpegui y Egaña, con las banderas que se entregarán este año a los vencedores de las regatas masculina y femenina de La Concha.

DONOSTIA. Abuztuaren 30ean eta irailaren 2an eta 9an ospatuko diren 2018ko Donostiako Estropadak aurkeztu dira.

Sailkapen estropada abuztuaren 30ean, osteguna, jokatuko dute arratsaldeko 17:30ean (emakumezkoen modalitatea) eta 18:00ean (gizonezkoen modalitatea) hasita. Eta 4 traineruko bi txandez osatutako azken estropadak irailaren 2an eta 9an, igandean, jokatuko dituzte 11:00etan (emakumezkoen modalitatea) eta 12:00etan (gizonezkoen modalitatea) hasita.

11. edizio honetan, estropaden lehenengo urtetik hona helburu izan den moduan, Donostiako Udaletik ahalegina egin dugu emakumezkoen modalitateko sariak eta gizonezkoenak parekatzeko.

Aurten, eta Eusko Jaurlaritzako laguntzarekin, emakumezkoen estropadako sariak gizonezkoen berdinak izatea lortu dugu.

Lehen sailkatuak: Donostiako Bandera, banderaren erreprodukzioa arraunlari guztientzat eta 24.000 €.

Bigarren sailkatuak: 15.000 €

Hirugarren sailkatuak: 12.000 €

Laugarren sailkatuak: 9.000 €

Bostgarren sailkatuak: 7.000 €

Seigarren sailkatuak: 6.000 €

Zazpigarren sailkatuak: 5.000 €

Zortzigarren sailkatuak: 5.000 €

BANDERAK

Bi banderak (emakumezkoen modalitatekoa eta gizonezkoen modalitatekoa) hainbat brodatze-teknikaren bidez egin dira. Horretarako, azken belaunaldiko makinak, pedal-makina tradizionalak eta eskuz egindako artisau-brodatzea erabili dira. Lantzeko prozesua lanbidean 25 urte daramatzan eta makinaz brodatzen erakusten duen irakasle batek hartu du bere gain. Aplikazio guztiak oihal gainean brodatuta daude. Bazterkiak, zintak eta abar jartzeko beharrezkoak diren joste-lanak, berriz, Bostadik egin ditu. Azkenik, lanaren zuzendaritzaz Itsaso arduratu da, Bordados Xegun-ekoa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902