Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Lonely Planeten arabera

Donostian pintxoak jatea, munduko esperientzia gastronomikorik onena

EP - Viernes, 24 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 13:13h

Varios turistas comiendo unos pintxos en la Parte Vieja de Donostia.

Varios turistas comiendo unos pintxos en la Parte Vieja de Donostia. (Foto: Esti Veintemillas)

Galería Noticia

Varios turistas comiendo unos pintxos en la Parte Vieja de Donostia.Barra de pintxos en Donostia.

DONOSTIA. Ipar Amerikako bidaien gidak, Lonely Planet-ek, azken "The Ultimate Eatlis" argitalpenean "Donostian pintxoak jatea" munduko esperientzia gastronomioko onena gisa definitu du. Gidak munduko 500 esperientzia gastronomikorik onenak biltzen ditu, baita chef, editore eta kritiko gastronomiko onenen proposamenak eta bilketak ere.

Argitalpenak nabarmentzen du mokadu gozoak dastatzen dituzun bitartean kale estuetan tabernaz taberna paseatzen ibiltzeko ohiturak Donostia mundu osoko esperientzia gastronomikorik onena bihurtzen duela;izan ere, Donostia gastronomia baino askoz ere gehiago da. Ernesto Gasco alkateorde eta Turismo zinegotziaren esanetan, "harrotasun handia da hain gurea den tradizioa, pintxoak jatea, mundu mailan hain ezaguna izatea. Bisitatzen gaituztenek tokiko ohiturak eta tradizioak ezagutu ahal izateko oso modu egokia da. Bidaiatzen dugunean, janariak istorio bat kontatzen digu eta Donostiako pintxoek gureaz hitz egiten dute".

Gidak egun bat behintzat hirian igarotzea gomendatzen du esperientzia behar bezala bizitzeko, siesta egiteko eta ostera ere bederatzietan ateratzeko. Adituen arabera, zaila da pintxorik gustukoenak zerrendatzea, baina sinpleenak izaten dira askotan gehien harritzen gaituztenak: zainzuri zuriak, hegaluzea eta antxoen tartarra edo txanpinoi erregosiak baratxuriarekin.

Gida honen aurkezpen gisa, bidaien munduan liderra eta erreferentea den Ipar Amerikako argitalpenak bideo bat egin du 10 proposamen onenekin eta aukeraketaren arrazoiak eman ditu. Donostia eta bertako pintxoak goreneko mailan dituen zerrendak bigarren lekuan Kuala Lumpur ipini du, Curry Laksa-rekin;jarraian, Tokio, sushiarekin;hurrena, Texas, Beef Brisket-ekin;Bangkok eta Som Tun;Kopenhage Smorrebrod-ekin, Kaiokoura Zeelanda Berrian, Cryfish-ekin;Hego Korea eta Bibimbap;Napoliko Margarita pizza eta Hong Kongeko Dim sum hamargarren lekuan.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902