Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Debako zubia erortzea saihesteko plana martxan da

Erortzeko arrisku handiari aurre egiteko, lehenik eta behin gangen egonkortasuna bermatuko da, eta, horretarako, egitura osagarri bat eraikiko da zubi gainean. Egitura horrek oinezkoen pasabide bat izango du bizilagunek zubia gurutza dezaten.

2018(e)ko abuztuaren 23a, osteguna - 12:39etan eguneratua

El puente, que data de 1966, se hundió a comienzos de julio en su parte central.

El puente, que data de 1966, se hundió a comienzos de julio en su parte central.

Galería Noticia

El puente, que data de 1966, se hundió a comienzos de julio en su parte central.

Zubi gaineko egitura osagarri baten bidez zubi bat birgaitzea metodo berritzailea da. Lan horiei esker aukera izango dugu XIX. mendean zubi bat nola eraikitzen zen ezagutzeko.

DEBA. Gipuzkoako Foru Aldundiak larrialdiko prozeduraren bidez egingo ditu Debako zubia erortzea saihesteko eta haren kontserbazioa eta birgaikuntza bermatzeko lanak. Lanak abuztuaren amaieran edo irailaren hasieran hasiko dira. Hala jakinarazi du Denis Itxaso Kulturako diputatuak Pedro Bengoetxea eta Jose Angel Lizardi Debako eta Mutrikuko alkateekin batera eskaini duen prentsaurrekoan.

Aldundiak jaso du Debako itsasadarraren gaineko zubian larrialdiko esku hartzea egiteko diagnostiko eta proposamen txostena, Injelan eta Fhecor enpresek idatzia;txosten horretan, zubia deskribatu, egindako ikuskapenak definitu, eta egiturazko azterketa bat egiten da, eta, gainera, kolapsoaren arrazoiak eta kolapsatutako gangak egonkotzeko egin beharreko larrialdiko jarduketak zehazten dira, jarduketa horien balorazio bat egitearekin batera.

Diputatu nagusiordeak atzo sinatu zuen kontratazio prozedura berezia abiarazteko foru agindua, eta lau aurrekontu eskatu ditu datorren astean kontratua esleitu ahal izateko. Lanak abuztuaren amaieran edo irailaren hasieran hasiko dira, eta 1,2 milioi euroko kostua izango dute, gutxi gorabehera. Lehen fase honetako lanak amaitzeko epea hamar astekoa da.

Larrialdiko lehen jarduketaren xedea gangen egonkortasuna bermatzea izango da, eta, horretarako, egitura osagarri bat jarriko da zubi gainean, ganga horiei eusteko. Egitura horrek oinezkoen pasabide bat izango du, bizilagunek zubia gurutzatzeko modua izan dezaten.

Lehen fase honetan, gangak erortzea saihestu nahi da, baina jarduketa hori bigarren fase batekin bateragarri egiteko moduan definitu da. Larrialdiko lehen fasearen ondoren, birgaitze integralerako fasea abiarazi beharko da.

Zubia osorik berreskuratzeko, kolapsatutako zatiak eta erdiko zutabea (behera egin duena) eraitsi beharko dira, eta, gero, zimendu berrien gainean berreraiki. Nolanahi ere, gertatu dena ikusirik, behin betiko birgaitze jarduketetan zimendu guztiak berritu beharko dira berriro, Mutriku aldeko zubi bularra izan ezik, hura harkaitzean zimendaturik baitago. «Prozesu guztia dokumentatuko da, eta jarduketa honek aukera emango du XIX. mendean zubi bat nola eraikitzen zen ezagutzeko. Oso prozesu interesgarria izango da», azaldu du Itxasok.

Kulturako diputatuak, orobat, 1866ko zubiaren ondare balioa nabarmendu du. Zubi horrek bereziki babestu beharreko monumentu multzoaren kalifikazioa du, Done Jakue Bideak Gipuzkoan duen erreferentziazko puntu garrantzitsua baita. Zubiaren balio funtzionala ere nabarmendu du, Debako nahiz Mutrikuko bizilagunentzat funtsezko igarobidea den heinean.

Zubiak atal hauek ditu: bi zubi bular (ZB1 Deba aldean eta ZB2 Mutriku aldean) eta hiru zutabe (E1, E2 eta E3).

Zimendua 30 cm inguruko diametrodun zurezko piloteek osatzen dute, hondoan tinkatuta, eta, horien gainean, zurezko habeen parriladura bat dago, zutabearen oinarria bermatzeko zoladurari eusten diona.etan Parriladuraren azpian, berriz, multzo osoa eusteaz arduratzen den harri lubeta bat dago.

Egitura osagarria bermatzeko atal hauek baliatuko dira: 1. zutabea (zutabe hori 2002an berriztatu zen, eta uztailaren 24ko urpeko ikuskapenean ez zen aintzat hartzeko moduko kalterik antzeman bertan) eta 2. zubi bularra (harkaitz gainean zimentatua);egitura horren gainean, kolapsatutako gangak zurkaizteko tirante batzuk jarriko dira. Aurrekaririk ez duen metodo berritzailea da.

Zubiaren egoera

Uztailaren hasieran Debako zubiaren zati bat erori ondoren, Aldundiak Debako zubiaren kontserbazio egoera aztertzeko txosten teknikoa eskatu zuen abuztuaren hasieran. Txosten horretan ohartarazten zen arrisku larria zegoela bi ganga eta ibaian behera dagoen aldeko tinpanoa kolapsatzeko, horiek kaltetzen dituzten xilofagoen ondorioz. Bestalde, azterketak azaleratu zuen nabarmen galdu dela zutabearen zurezko parriladuraren azpiko materiala. Kolapsoa zuraren konpresioan izandako bat-bateko akats baten eraginez gertatu zen, eta sekzioa gutxitu izanagatik erresistentzia gaitasuna galdu izanari zor zaio. Akatsa ia aldi berean gertatuko zen hainbat pilotetan.

XIX. mendearen erdialdera eraikitako zubi hau harrizko azken eraikuntza zibiletako bat da, handik aurrera zubiak eraikitzeko burdina erabiltzen hasi baitziren. 2013tik, ibilgailuek debekatuta izan dute bertatik igarotzea, eta oinezkoen igarobide izan da soil-soilik. Gau egun, egitura horrek ur fekalen, gasaren eta argindarraren hoditeria eusten ditu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902