Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
EKONOMIA

Donostiako Barne Produktu Gordina % 2,2 hazi da

Hazkunde horrek eragin positiboa du enpleguan;horrela, 739 pertsonek baino gehiagok utzi dio langabe izateari

2018(e)ko abuztuaren 23a, osteguna - 11:15etan eguneratua

Ernesto Gasco, durante su comparecencia de ayer.

Ernesto Gasco. (n.g.)

Galería Noticia

Ernesto Gasco, durante su comparecencia de ayer.

DONOSTIA. Laugarren urtez jarraian hazi da Donostiako Barne Produktu Gordina, Donostiako Ekonomia Sustatzeko sailaren Behatoki Adimendunak egindako Hiri-Ekonomiaren 2017ko Barometroan jasotzen diren estimazioen arabera, eta 7.400 euro milioitik gorakoa da.

Hazkunde horrek eragin positiboa du enpleguan;horrela, 739 pertsonek baino gehiagok utzi dio langabe izateari eta % 7´8 jaitsi da langabezia urte batetik bestera;% 9,6koa da langabezia-tasa, besteak beste, Bilboko hiriaren baino sei puntu txikiagoa.

Txostenak adierazten duen moduan hiriak bederatzi hotel berriak ditu, eta lehengo aldiz 2013. urtetik hiriko gizarte-zerbitzuek arreta eman behar izan dieten familia kopurua jaitsi da.

Ernesto Gasgo Alkateode eta Ekonomia Sustapena, Merkataritza, Ostalaritza Turismo Saileko zinegotziak zera adierazi du: "gure hiriko 2017.eko argazki sozioekonomikoak enpleguaren eboluzioaren adierazle oso positibo batzuk islatzen ditu, tokiko BPG-eren eta jarduera-sektore desberdinen hazkundea, baita hiriko gizarte-zerbitzuek arreta eman behar izan dieten eskaeraren murriztapena ere.Horretaz gain, datu hauek nabarmenagoak dira gure inguruko hiriburuekin alderatuta. Dena den, txosten honek ere agerian jartzen ditu etorkizunerako erronka garrantzitsu batzuk, besteak beste, enpleguaren kalitatea eta iraunkortasuna."


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902