Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
KULTURA

Txirritari ‘Mozal Legea’ ezarri ziotenekoa

‘bertsolari’ aldizkariak ezagutzera eman duenez bertso batzuengatik kondenatua izan zen hernaniarra 1916. urtean

Harri Fernándezen erreportajea. Esti Veintemillasen argazkia - Martes, 21 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Ale berriaren azala.

Ale berriaren azala.

Galería Noticia

Ale berriaren azala.Mikel Tabernak eta Beñat Hach Embarek ‘Bertsolari’ aldizkariaren 110. zenbakia aurkeztu zuten atzo Hernanin.

1916ko azaroan bi gizon kondenatu zituen Iruñeko epaitegiak Legasa herriko garaiko alkate Eusebio Babaceri burla egitea egotzita. Tomas Alcaine legasarra izan zen bat, José Manuel Lujanbio hernaniarra bestea, Txirrita bezala ezagutzen duguna. Alcainek eskatuta, bertsolariak alkatearen aurkako hamalau bertso idatzi zituen, 1915eko ekainaren 30ean, Doneztebeko San Pedro festetan. Hamar zentimoren truke saldu zituzten, arrakasta handia lortuz.

Horrela kontatzen du Mikel Taberna idazleak Bertsolari aldizkariaren 110. alean jaso duen ikerketa sakon baten ondorioz ida-tzi duen erreportajean. Zenbaki berria kalean da eta atzo aurkeztu zuten Hernaniko udalbatza aretoan idazleak berak eta Beñat Hach Embarekek, aldizkariko zuzendariak.

Tabernak gaia “ustekabez” aurkitu zuen: 2015ean Diario de Navarrako hemerotekan beste zerbait bilatzen ari zela topo egin zuen 1916ko urriaren 31an argitaratutako albiste batekin. Bertan Alcaineren eta Txirritaren aurkako epaiketa kontatzen zen. Hari horri tiraka eta Iruñeko Udal Artxiboko administrari Inés Roldánen lagun-tzarekin, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian idazleak kasuaren 1916ko azaroaren 6ko epaia topatu zuen.

Erreportajeari Txirrita epaileen jomugan (Legasa 1913-Iruñea 1916)izenburua jarri dio Tabernak, beste zenbait kontuan izan ondoren, Txirritaren bertsopaper galduaedo Txirrita kondenatua, esaterako. Idazlearen esanetan behin betiko titulua erabaki zuten gaurkotasunari keinu bat eginez. “Hori jarri diogu, azken boladan beste hainbat kasutan ere ageri direlako epaileak eta adierazpen askatasuna”, azaldu zuen Tabernak.

Alcaine eta Txirrita “irainak” eta “kalumniak” idazteagatik kondenatu zituzten, baina bertsolaria desagertu egin zen bolada batean, “kondena bere gain ez hartzeko”. Azkenean, 1918ko auto batean jasotzen da bai legasarra eta baita hernaniarra ere “kaudimengabeak” zirela. Ezin zutela eskatzen zitzaien zigorrari ekonomikoki aurre egin, alegia.

Tabernarentzat 2015ean hemerotekan egindako “aurkikuntza” sinesgaitza da: “Nola da posible hainbeste informazio izatea Txirritari buruz eta honetaz deus ez jakitea?”.

Halere, 2015etik hona, pasarte honen aipamena bi liburutan argitaratu da, Fernando Mikelarena historialariaren Muertes oscuraseta Fernando Maioraren Léxico autóctono histórico de Navarra II obretan, hain zuzen ere. “Ez zuen zentzurik egindako lana denbora gehiago gordeta edukitzea, nahiz eta bertso-papera aurkitu ez dugun”, esan zuen idazleak.

originala ez, itzulpena baiTabernak azaldu zuenez, Txirritak ida-tzitako bertso originalak ez dituzte oraindik aurkitu: “Ez dugu delituaren gorputzik aurkitu”. Errege Artxibo Nagusian kasuko sumario guztitik, sententzia bakarrik kontserbatu da. “Jatorrizko papera” dokumentu osoaren zazpigarren orrialdeari atxikirik zegoela. Egilearen esanetan, horrelako artxiboetan ohikoa zen zenbait dokumentu suntsitzea papera birziklatzeko aitzakiarekin.

Modu berean, Legasa bertan ere egon da egilea, bizilagunei epaiketa honi buruz zer edo zer zekiten galdetzeko. Baina ez du lortu inork bertsopaperen kopiarik izatea edo bertsorik kantatzea. Egileak ez du etsi, ordea, eta pentsatzen du, agian, erreportaje honek originalen kopiaren bat azalerazi dezakeela.

Halere, epaian ageri da bertsoen itzulpena. Erreportajeak gaztelaniazkoen euskarapena dakar, Miren Ibarluzearen eskutik. Beñat Hach Embarekek azaldu zuenez, hasieran Txirritak erabiltzen zuen euskarara hurbila izango zen itzulpen bat egin nahi izan zuen Ibarluzeak, baina azkenean euskara batuan egin du: “Behar bada desleial garaiari eta Txirritak erabiltzen zuen euskalkiari, baina leialago mezuari”.

“Itzelezko lana egin duela uste dugu”, adierazi zuen Bertsolari aldizkariaren zuzendariak. Lanik “zailena” bertsoetan ageri diren “xehetasun guztiak” itzultzea izan dela gehitu zuen. “Erronka izan da informazio guztia konprimatzea eta, bestetik, bertso puntu bakoitzean zer sartu erabaki-tzea”, bukatu zuen.

etiquetas: mozal legea, txirrita


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902