Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Punk-rock gaua Saguesen

Marky Ramonek hartuko du lekukoa gaur Saguesen

Anje Duhalde igoko da La Flamenkako taulara Olatz Salvadorrekin

2018(e)ko abuztuaren 17a, ostirala - 06:02etan eguneratua

Marky Ramone, fundador de Marky Ramones Blitzkrieg en 2010.

Marky Ramone, fundador de Marky Ramones Blitzkrieg en 2010. (Foto: Efe)

Galería Noticia

Marky Ramone, fundador de Marky Ramones Blitzkrieg en 2010.

donostia- Sagueseko taula gainera azken musikariak iristear dira eta gaur gauean Marky Ramoneren taldearen txanda izango da. The Ramones talde ospetsuan bateria jotzen zuen Markyk eta gaur egun beste musikarien laguntzarekin garai hartako abestiak jotzen ditu bere emanaldietan. Aurrez aurre belaunaldi desberdinak izango dituzte gaur gauean Donostian, garai bateko doinuak berriro ere entzun nahi dituztenak eta talde berria deskubritzera gerturatuko diren gazteak ere bai.

Ohi bezala, gaurko betiko rock doinuekin hitzordua 23.45ean izango da, suak amaituta, Sagueseko taulan.

la flamenkanBitartean, Donostiako Piraten La Flamenka gunean emanaldi berezia prestatu dute gaurko. Taula gainera Anje Duhalde beteranoa igoko da, baita Olatz Salvador bakarlaria ere.

Donostiarrak "Zintzilik" bere lehen bakarkako diskoa aurkeztuko du, pop-rock doinuak lagun. Lapurtarrak, bestalde, aurkezpenik ez du behar dagoeneko. 1970tik euskal kantagin-tzaren historiarekin lotura zuzena izan du Duhaldek bai bakarka eta baita taldean ere, Errobi edota Akelarre bezalako talde ezagunetan ibilia baita.

23.30ean izango dute hitzordua haiekin Donostiako Piraten portuko gune nagusira gerturatzen diren zaleek.- N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902