Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Arene Barandiaran gimnastika erritmikoa

“Gimnastika erritmikoan betidanik taldeka lehiatu naiz, baina orain bakarrik aritzeko gogoa daukat, probatu egin nahi dut”

Gimnastika erritmikoak “deskonektatzeko” balio dio Arene Barandiaran idiazabaldarrari. Aurten txapelketa nagusiak irabazi ditu Ordiziako taldean

M. Aranburu - Viernes, 17 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Arene Barandiaran, gimnasta.

Arene Barandiaran, gimnasta.

Galería Noticia

Arene Barandiaran, gimnasta.

idiazabal- Gimnastikako, balleteko eta dantzako elementuak konbina-tzen ditu gimnastika erritmikoak. Arene Barandiaran idiazabaldarra betidanik ibili izan da diziplina honetan, Ordiziako taldean aritzen da. Aurten, taldeka, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi ditu, baina erabaki bat hartzekotan da uda ondorenerako: kirol honetan jarraitu edo ez.

14 urte izan arren, oso txikitatik zabiltza gimnastika erritmikoan. Zerbait bereziagatik aukeratu zenuen kirol hau edo nolatan hasi zinen?

-Ni ez naiz oroitzen ume bat nintzelako, baina gurasoek esaten didate txikitatik ikusi zutela elastikotasun handia neukala, ohikoa baino gehiago. Horregatik, gimnastika erritmikoko probak egiten hasi nintzen baina, hasieran, proba batean nengo-ela, gaizki pasatu nuen eta momentu horretan ez apuntatzea erabaki genuen.

Eta hori, zergatik?

-Lau urte inguru izango nituen. Proba horretan esan zidaten hanka ahalik eta gehien altxatzeko. Ez dakit momentu horretan presioa edo zer sentitu nuen, baina negarrez hasi nintzen eta oso gaizki pasatu nuen, hortaz, oso ondo oroitzen naiz. Entrenatzaile guztiak ere niri begira zeuden eta bai, presioa sentituko nuen. Oroitzapen txarra gelditu zi-tzaidan.

Hala ere, urte batzuen ondoren, berriz ere gimnastika erritmikora itzuli zinen. Zein izan zen erabakiaren arrazoia?

-Bigarren aldi horretan lagun batekin joan nintzen probak egitera eta desberdina izan zen. Beroketak egiterako orduan, bertako irakasleek esan zidaten zaharragoekin jarriko nindutela, neukan elastikotasuna zela eta. Proba horretan askoz ere hobeto, gusturago sentitu nintzen eta orduz geroztik ez dut utzi gimnastika erritmikoa.

“Txapelketetan asko-asko zaindu behar da postura, oso luzatuta, zuzen eta tente egon beharra daukagu momentu oro”

Ordiziako taldean aritzen zara.

-Bai, hori da. Majori kiroldegian entrenatzen dugu astean bitan, eta txapelketak ditugunean zertxobait gehiago, ondo prestatu behar izaten direlako halako ekitaldiak.

Beti taldeka lehiatu duzu?

-Bai, gure kasuan bosnaka lehiatzen dugu eta, egia esan behar bada, ez da batere erraza;ohikoa izaten da baten batek akatsen bat egitea koreografian. Pauso bakar bat ongi atera-tzeko entrenamendu asko egin behar izaten dira eta batzuetan esfortzu asko jarri arren akatsen bat egiten dugu. Nire ustez, hori da taldeka aritzearen alde txarrena: guztien arteko koordinazioa oso ona izan behar da, bestela, pauso oker bakar batekin talde osoaren lana zapuztu daiteke.

Aurten Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi dituzue. Zer sentitzen da halako zerbait lortutakoan?

-Poz handia. Entrenamendu asko egiten ditugu eta ikustea ondo egin dugula, sari bat bezala da. Gainera, ez genuen espero, Tolosako talde bat ere ondo aritzen baita normalean, baina aurten gu gailendu gara. Egia da, lehen, txapelketetan oso urduri jartzen nintzela, nire emozioak ez nituen kontrolatzen behar bezala, eta negar egiten nuen. Orain askoz ere lasaiago ateratzen naiz, konfian-tza handiagoarekin.

Koreografiako pausoak ez ezik, zuen espresioa ere kontuan har-tzen du epaimahaiak, ezta?

“Lehen lehiatzerako orduan oso urduri jartzen nintzen, nire emozioak ez nituen kontrolatzen. Orain konfidantza handiagoa dut”

-Hori da, dudarik gabe, kirol honetan zailena iruditzen zaidan atala. Txapelketetan asko-asko zaindu behar da postura, oso luzatuta, zuzen, tente egon beharra daukagu momentu oro, ezin gara lasaitu. Eta, horrez gain, aurpegiko adierazpenak ere kontuan hartzen dituzte. Ni ez naiz oso adierazkorra aurpegiarekin eta beti hori hobetu behar dudala esaten didate. Egia da dezente kostatzen zaidan kontua dela adierazkortasuna.

Koreografiak egiterakoan aparatuak erabiltzen dituzue, soka, uztaia, baloia, mazoak edo xingola. Zuri zein gustatzen zaizu gehien?

-Nik uste gehien baloia gustatzen zaidaka, baina ez dakit arrazoia esaten. Hori bai, denbora asko pasa behar da aparatuak kontrolatzera iristeko. Orain uztaiarekin nabil, mailaka aparatu guztiak probatzen ditugu eta. Esate baterako, haur eta kadeteetan uztaiarekin hasten gara, ondoren mazoekin… eta normalean jubenil eta seniorretan aukeratzeko ematen dute. Hala ere, aparatu guztiek dute xarma bat.

Orain gutxi Salouen izan zara campus batean. Zer egin duzue bertan?

-Gimnastika erritmikoko campus batean izan naiz astebetez. Hainbat klub eta talde elkartu gara bertan, tartean gurea. Asko ikasteko aukera izan dugu, baina entrenamenduak ere oso gogorrak izan dira. Goizetan lau orduz aritzen ginen eta arratsalde batzuetan beste lau ere bai. Hala ere oso aberasgarria izan dela esango nuke, Olinpiar Jokoetan aritutako profesional bat ere etorri zitzaigun bere esperientzia konta-tzera eta azken egunean gala moduko bat ere egin genuen.

Hala ere, datorren denboraldira begira zalantzak dituzu.

-Bai, ez dakit jarraituko dudan ala ez. Egia da txikitatik gustatu zaidan zerbait dela, egunerokotik deskonektatu egiten dudala. Baina nik banaka ere probatu egin nahi dut, ikusi nahi dut zer den bakarrik irtetea eta koreografia bat defendatzea. Taldean gustura aritzen naiz, baina probatu nahi dudan zerbait da, eta horregatik daukat zalantza.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902