Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aste Nagusia “bikaina”, alkatearen arabera

Donostiako Aste Nagusiaren erdia pasata, Eneko Goia Donostiako alkateak, “jaiak normaltasunez doazela” adierazi du

2018(e)ko abuztuaren 16a, osteguna - 15:14etan eguneratua

Donostia- Donostiako alkateak, Eneko Goiak, jaien balorazioa egin du Aste Nagusiko 5 egun pasata, jaiak osatu eta garatzen laguntzen duten pertsona eta elkarteei esker ona adierazteko urtero egiten den ohiko hamaiketakoan.

Eneko Goiaren arabera, Aste Nagusia "bikaina" izaten ari da eta jaiak "normaltasunez garatzen ari dira, nahiz eta gustuko ez ditugun bizpahiru gertakari izan diren".

Alkateak azpimarratu duenez, jende ugari dabil egunotan hirian. Jendearen parte hartzea handia izaten ari da eta programa guztia goitik behera osatzen ari dela adierazi du Donostiako alkateak. Jende gehien, batez ere, programatutako jardueretan dabil.

Eneko Goiaren hitzetan "egiten den eskaintzak erantzuna jaso duela adierazten du honek". Aurten, auzoetara zabaldu nahi izan da festetako eskaintza eta horrek erantzun "positiboa" izan du Goiaren hitzetan.

Era berean, ez ditu ahaztu nahi izan astebukaera honetan jazotako gertaerak: Urnietako mutil batek sufritu duen erasoa, neska batek jasotako erasoa eta nesken intimitatea urratu duen gizonaren kasua. Segurtasunaren aldetik, "adi egoten jarraitu behar dela" azpimarratu gu Goiak.

Azkenik, Donostiako alkateak donostiarrei dei egin die Aste Nagusia amaitzeko geratzen diren egunak aprobetxatzeko, disfrutatzeko eta ondo pasatzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902