Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Euria uxatzera heldu dira Andramaixek

Zaparradapean abiatu zituzten azkoitiarrek larunbatera arte luzatuko diren aurtengo festa nagusiak

Miércoles, 15 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Plaza aterkiz beteta festen hasierako unean.

Plaza aterkiz beteta festen hasierako unean. (Argazkiak: Esti Veintemillas)

Galería Noticia

Plaza aterkiz beteta festen hasierako unean.

azkoitia- Euri zaparradarekin batera agurtu zituzten atzo azkoitiarrek aurtengo Andramaixek. Ez ziren kikildu, hala ere, eta aterkiek kolorez bete zuten plaza. Haien azpitik begirada altxatu eta balkoian ikusi zituzten bildutakoek Mailu Irizar eta Ixabel Jauregi, txupinera lanetan. Euskararen, euskal kulturaren eta tradizioen sustapenean egindako lana aitortu zieten atzo herritarrek eta haiek gogoz ekin zioten eskatutako lanari, aurtengo festak gogotsu abiatuta.

Gutxi behar izan zuten, dena den, festetan murgiltzeko. Euria uxatuta, programak aurrera jarraitu zuen eta oraindik beste lau egun dituzte aurretik Andramaixetan gozatzeko.

Gaur, esaterako, musika bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kon-tzertua izango dute entzungai meza nagusiaren ondoren (13.00etan). Rockbox kale ikuskizunak ere girotuko du arratsaldea (19.15ean) eta film laburren lehiaketak, gaua (22.30ean). Passepartout taldearen emanaldia izango dute ondoren (23.45ean).

Gaueko kontzertuak izango dira, izan ere, aurtengo hitzordu garran-tzitsuenetakoak eta bihar Zea Maysek hartuko du lekukoa. Erromeria, suzko zezena, idi dema eta Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia ere antolatu dituzte datozen gauetarako. Egunean zehar bazkariak, musika, txapelketak, omenaldiak eta jolasak izango dira han eta hemen. Azkoitiarrak jada festetan murgildu dira eta kanpotarrei ere gonbitea luzatu diete. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902