Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udalak Kostas-i ZM eraikinaren erabilerak aldatzea eta ustiapen-epea luzatzea eskatu dio

Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordioak: Jatorra zahar etxea, District Heating Txomin Enea

Martes, 14 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 15:37h

Donostia- Tokiko Gobernu Batzordeak Estatuko Administrazio Orokorreko Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Kostaldearen eta Itsasoaren Jasangarritasunerako Zuzendaritza Nagusiari eskatu dio, Zurriola hondartzako itsasoaren eta lurraren arteko jabari publikoko eraikinak okupatzeko emakida aldatzeko, Donostiako Udalak Obra Pueblikoetako, Garraioetako eta Ingurumeneko Ministerioaren 1996ko otsailaren 21eko Aginduarekin bat emana.

Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du, aldaketaren helburua dela Zurriola Maritimo eraikinean baimendutako erabilerak ugaritzea Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak jasotzen dituen komunitate ekipamenduko erabilerak baimenduz. Horri esker, etorkizunean jarri daitekeen jarduerak erabilera egonkorragoa izan lezake.

Udalak, halaber, Kostas-i eskatu dio emakida epea luzatzeko. Egun emakida 2026 urte arte emanda dago eta Udalak eskatu du epe hori 30 urtekoa izatea aldaketa baimentzen den egunetik hasita.

Bitartean, Udala lanean ari da lehiaketa publikoaren pleguetan. Eta esleipena egiteko lehiaketa behin aldaketa onartuta egingo da.

Jatorra zahar etxea

Tokiko Gobernu Batzarrak zahar etxea berritu eta handitzeko exekuzio eta jarduera proiektua onartu du. Proiektuaren aurrekontua 751.918,05€-koa da. Modu honetan, Jatorra zahar etxearen espazioa bikoiztu eta eskuragarriagoa egingo da. Zahar etxea handitu egingo da erabili gabeko bi lokal gehituko baitzaizkio. Horrela, zahar etxea 180m2 tik 330m2-ra pasako da. Era berean, lokalak 104 pertsona hartzetik 225 pertsona hartzera pasako da.

Lokalak irisgarritasun arau guztiak beteko ditu: Larramendi kaleko 14 eta 16 zenbaki bitartean igogailu bat jarriko da eta komunak ere irisgarriak izango dira. Proiektua onartu ondoren, zahar etxearen birmoldaketa, esleipen fasean sartzen da. Obrak urtea amaitu baino lehen hasiko dira.

District Heating Txomin Enea

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Donostiako Sustapena baltzuak Donostiako Udalari proposatu dion kontratua Txomin Enea hirigintza alorreko partzeletako eraikinei berokuntza eta ACSa bermatzea. Kontratu horretan, xehetasunez agertzen dira Sustapenak zer baldintza bete beharko dituen etorkizunean District Heating sistema eta haren instalazioak aplikatzeko eta erabiltzeko.

Sustapena udal baltzuak egin ditu sistema hori District Heating proiektuaren bidez ezartzeko gestioak. Horretarako, deialdi bat egingo du Heating sistema ezarri, abian jarri, ustiatu eta mantentzeko kontratista bat hautatzeko, eta prozedura horretan Ferrovial Servicios SA eta Tecnocontrol Servicios SA aldi baterako enpresa elkartea sustatu da esleipendun.

District Heating sistemak, instalazio zentral baten bidez, behar diren ekipamendu eta instalazio osagarri guztiak ditu beroa ekoizteko eta banatzeko, eta erabiltzaileek energia banaka erabili eta kontrola dezakete, aplikagarri den araudiarekin bat.

Haurtxokoak, Gaztelekuak eta Kontadores

Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du hiriko Haurtxoko eta Gazteleku sarearen (Aiete, Amara, Antigua, Bidebieta, Egia, Gros, Intxaurrondo, Martutene eta Etxarriene auzo etxea) kontratuari segida ematea, kontratu berria eman eta sinatu arte. Kontratuaren prezioa 1.006.810,40€ da. Bestetik, Tokiko Gobernu Batzarrak Artaziak Arte- Hezkuntza Ekimenak, esleitu zitzaion Kontadores Gazte zentroaren zerbitzuak aurrera eramateko zerbitzu kontratuari segida ematea erabaki du, kontratu berria eman eta sinatu arte. Aurrekontua, 122.333,30€ koa da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902