Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Larunbata18, arratsaldeko 17:00etan, Konstituzioa enparantzan Fekat Circus: Move in

Zirku ikuskizun bat baino askoz gehiago. Etiopiaren bihotza gure hirian

2018(e)ko abuztuaren 14a, asteartea - 15:49etan eguneratua

Zirku ikuskizun bat baino askoz gehiago da, bizitza da, indarra da eta, batez ere, afrikar belaunaldi baten itxaropenarena da. Etiopiatik datorren Fekat Circusek islatzen duen indar, pasio eta bizitasunak ez du inor hotz utziko.

Fekat Circus Donostiara dator, Move In ikuskizun berriarekin. Zirkua gizartea eraldatzeko tresna delarik, ikuskizun honen bidez, Etiopiako talde honek ziurgabetasunez beteriko basamortu eta itsasoan zehar migratzaileek egin behar izaten duten bidaia utopiko eta nekagarria irudikatu nahi dute. Akrobaziak, baskula, rue cry, malabarak eta objektuen manipulazioa dira konpainia etiopiarraren teknikak.

Fekat Circus, zirku soziala egiten duen eskola proiektua da;bazterketa arriskuan dauden 250 umek baino gehiagok duintasunez bizitzeko beste modu bat aurkitzen dute Addis Abebako eskola honetan. Horrez gain, euren hiriko ospitalean dauden umeei irribarrea eramaten diete.
Munduan zehar egiten dituzten birekin Etiopiako alderdi ezberdin bat ezagutzera eman nahi dute, telebistan eta albistetan eskaintzen dutenetik haratago. Lan duina eskaini nahi die hango gazteei, eta, era berean, dirua lortu eskolarekin jarraitu ahal izateko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902