Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Andramaixek Azkoitia osoa hartuko dute gaurtik aurrera

Euskarak protagonismo berezia izango du datorren larunbatera arte inolako etenik gabe eta dozenaka ekintzekin ospatuko diren aurtengo festa nagusietan

Erreportajea Jabi Leon - Martes, 14 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Hainbat herritar Azkoitiko Herriko Plazan, joan den urteko Andramaixetako txupinazoaren unean.

Hainbat herritar Azkoitiko Herriko Plazan, joan den urteko Andramaixetako txupinazoaren unean. (Javi Colmenero)

Galería Noticia

Hainbat herritar Azkoitiko Herriko Plazan, joan den urteko Andramaixetako txupinazoaren unean.

azkoitiarrak gaur bertan murgilduko dira beren maitasunezko Andramaixetan. Aurtengo festak datorren larunbatera arte luzatuko dira eta, ohitura denez, adin guztietako pertsonei zuzendutako ekintza ugari izango dira.

Herri euskalduna izanda, euskerak beti izaten du presentzia handia Azkoitian antolatzen diren ekimen guztietan baina, hala ere, euskaldunon hizkuntzak protagonismo berezia izango du aurtengo Andramaixetan. Hasiera hasieratik gainera.

Izan ere, Mailu Irizarrek eta Ixabel Jauregik Udalaren omenaldia jasoko dute gaur bertan (11.40ean udaletxeko areto nagusian), beti ere, “irakaskuntza esparruan gaztetxoen artean eta herrian euskararen, euskal kulturaren eta euskaldunon tradizioen sustapenean eta transmisioan urte luzez egin duten lan oparoa behar bezala eskertzeko”. Gainera, omenaldia jaso ondoren Irizarrek eta Jauregik festei hasiera ofiziala emango dien txupinazoa botatzeko ohorea izango dute.

Edonola ere, euskarak jaietan izango duen protagonismoa ez da hortan geratuko. Hala, Udalak antolatutako VIII. Film Laburren Lehiaketara aurkeztutako zortzi lanen proiekzioa egingo da bihar Herriko Plazan (22.30ean) eta bertan ikusi ahalko diren ikusentzunezko guztietan euskera izango da gai nagusia.

Hori aukeratzerakoan Udalak azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herri osoan burutuko den Euskaraldia egitasmoari babesa eskaini nahi izan zion;horren ondoren udalbatzarrak aho batez onartu zuen adierazpen instituzionalean islatu zen bezala.

egitarauaUdalak herriko hainbat talde, norbanako eta eragileren ezinbesteko laguntzarekin 2018ko Andramaixetarako antolatu duen programan era askotako dozenaka ekintza izango dira eta guzti horien artean estilo ezberdineko kontzertuak nabarmendu daitezke.

Alde horretatik, Sonidos de México, Passepartout, Zea Mays edo Ilargi Beltza bezalako taldeen emanaldiak izango dira;erromeriak eta Musika Bandaren, trikitilarien edota txistularien agerraldiak ahaztu gabe.

Bestalde, ez dira faltan izango tradizioarekin lotutako ekintzak (Alkate Soinua, Salbea, Aurreskua...) eta Azkoitian ezinbestekoak diren bestelako jarduerak: kirol txapelketa eta erakustaldiak, zezentxoak, haur parkeak, kale ikuskizunak, margo lehiaketa, plazako dantzak, suzko erroberak eta zezena.... Andramaixak heldu dira eta Javier Zubizarreta alkateak esan duen bezala, “herritarrak eta bisitariak gonbidatuta daude jaiekin disfrutatzera”. Hori bai, “errespetuz jokatuta, noski”.

Nabarmenena

Gaur. Jokin Ormaetxea txirrindulari lasterketa (09.00), Mailu Irizar eta Ixabel Jauregiri omenaldia (11.40), txupinazoa herriko Musika Bandak Ondo pasau Andramaixek jotzen duen bitartean (12.00), Alkate Soinua(19.50), Salbea, Ave María eta Ama Birjinaren edertasun (20.00etan Parrokian) eta Mariatxiekin dantzaldia (23.00).

Bihar. Alkate Soinua (10.50), Meza Nagusia (11.00), Musika Bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua (13.00), Rockbox kale ikuskizuna (19.15), Gimnasia Erritmiko taldearen erakustaldia (20.00), VIII. Film laburren lehiaketa (22.30) eta Passepartout taldearen kontzertua (23.45).

Abuztuak 16. Iraurgi eta Parrokiko abesbatzekin Meza Nagusia (11.00), Aurreskua (12.15), Musika banda eta Eltziegoko dultzaineroen kontzertua (13.00), zezen karretoiarekin kalejira (16.00), Bualá ikuskizuna (17.00), Plaza dantzak (19.00), suzko erroberak (23.00) eta Zea Mays (23.30).

Abuztuak 17. XXXVII. Inazio Iriarte Margo Lehiaketa (09.00), ganadu erakusketa (09.30), herri kirol jaialdia (12.00), jubilatuen bazkaria eta 90 urtekoei omenaldia (14.30), helduen dantza txapelketa (18.00), erromeria (22.00), idi dema eta suzko zezena (23.00).

Abuztuak 18. Atletismo saioa eta XVII. Andramaixetako Milia (11.00), herri bazkaria (14.30), Brincadeira batukada taldearen kalejira (17.30), Apar festa (17.30), zezenak (18.30), idi dema (22.00) eta Ilargi beltzarekin dantzaldia (22.00).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902