Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hamabost musika taldek girotuko dute Aste Nagusi Pirata

Agertokian emakumeen presentzia handitzeko asmoa dute

Josu González - 2018(e)ko abuztuaren 14a, asteartea - 16:28etan eguneratua

El cuartero de Mungia Belako.

El cuartero de Mungia Belako. (GinMusica)

Galería Noticia

El cuartero de Mungia Belako.

DONOSTIA - Aurtengo Aste Nagusi Piratan hamabost taldek girotuko dute Flamenkako gunea. Aurtengoan inoiz baino musika estilo gehiago egongo dira. Izan ere, rock, pop, punk, elektronika, hip-hop, reggae, dancehall edota folk doinuak entzungai izango dira, gaurtik 18ra bitarte. Edizio
honetako erronka nagusia agertokietan askotan murritza den emakumeen presentzia indartzea izan da.
Donostiako Piratek urtero bezala musikan oinarritutako festak antolatu dituzte. "Jai eraldatzaile, euskaldun eta parte-hartzaileak", aldarrikatuz. Piraton erronka nagusiena emakumeei zor zaien eremua ematea izan da. Horregatik, hamabost taldeetatik hamaikatan emakumeon presentzia emango da: Fan&Go, The Capaces, Skakeitan, Ezetaerre, Krii Kolektiboa, Mad Muasel, Niña Coyote eta Chico Tornado, Mice, Olatz Salvador, Serrulla eta Belako.

UGARITASUNAUgaritasuna eta aniztasuna izango dira Aste Nagusi Pirataren funtsa nagusiak. Talde gazteak, beteranoak, bakarlariak, kanpokoak, euskaldunak eta erdaldunak tartekatuko dira eta. Gauero aukera desberdinak entzuteko aukera izango dute Flamenka gunera gerturatzen
direnak. Gaur gauean, Fun&Go zarauztarrek irekiko dute Aste Nagusi Pirata, eta bertan erromeriari emango zaio tartea. Doinu alaiak entzuteko eta dantza egiteko aukera ezin hobea. Bihar berriz, kresta luzeak edota bota militarrak ikusteko aukera egongo da. ¿Zergatik? The Capaces eta Des-Kontrol arituko baitira taula gainean. Lehenengoak, talde kataluniarra dira. Eta 90. hamarkadatik punk-rock doinuak jorratzen dituzte. 2003an Born to punk argitaratu zutenetik, eta batez ere duten frontwomanaren zuzenekoagatik ezinbesteko bihurtu dira punk-rock eszenan. Gau berean agertokia partekatuz, Arrasatetik, Des-Kontrol punk eta Oi! Doinuak lantzen dituen taldea arituko da.

Astelehenean, hiru talde entzuteko aukera egongo da. Arratsaldean, En Tol Sarmiento boskote arabarrak astinduko du Donostia, kalejira baten bitartez mundu guztia dantzan jartzeko helburuarekin. Gauean, Ezetaerre galiziarrek, hip hop-ari kaña emango diote, euren hitz zorrotzekin aldarrikapen politiko eta kulturala tarteko. Ondoren, hiriko talde kuttun bat, Skakeitan. Donostiarrak, Galera azken
diskoarekin, lagun, ezezagun eta Flamenkara gerturatzen den edonor mugimenduan jarriko dute.

Asteartean, elektronika eta emakumeak izango dira protagonista, Krii Kolektiboaren eskutik. Frances Be, Irati Ortiz de Mendibil aka Les Alsborregach eta Inés Garcia Azpiazu Eddie Me dj-ak, house, techno, beats eta doinu dantzagarriak dakartzate. Krii Kolektiboa, "trans-feminismotik pentsatu, ekin eta sortzen duen kolektiboa da". Abuztuaren 15ean, asteazkenenan, estatuko reggae talde famatuenetako
bat arituko da Flamenkan. Izan ere, Green Valley, araban sortutako taldea, eta Bartzelonan garatutakoa erreferente bihurtzen ari da, bere letra sakonekin eta doinu alaiekin. Gau berean, Mad Muasel artista bilbotarrak su emango dio agertokiari. Ostegunean stoner gaua. Agertokian emakumeen presentzia handitzeko asmoa dute Hamabost musika taldek girotuko dute Aste Nagusi Pirata Donostiatik Niña Coyote eta Chico Tornado. Indarra, rock and rolla eta pasioa. Mad Cool festibalean argi utzi zituzten hiru elementu hauek. Ursula Strong eta Koldo Soret, bata baterian eta bestea
ahots eta gitarran, Eate diskoa aurkeztuko dute la Flamenkan. Munduari buelta batzuk eman ondoren,
etxera bueltatuko dira. Miren Narbaizaren Mice bakarkako proiektua izango dute lagun. Ostiralean
euskal rock eta folk musika. Olatz Salvador donostiarra eta Anje Duhalde lapurtarra izango dira gaua girotzen. Abeslari gazte eta beteranoaren topaketa. Hurrengo larunbatean, abuztuak 18, Serrulla abeslari donostiarrak eta Belako mungiarrak itxiko dute Flamenkako azken gaua. ¼ Life,
diskoa aurkeztuko du Serrullak, bertan, pop eta rock edo R&B doinuak entzungai. Ondoren, Belako
taldeak, post-punk eta doinu elektronikoak jorra-tzen dituen talde gaztea arituko da. Gazteak izan
arren esperientzia handiko laukotea dira, eta Donostiara Render me numb trivial violence, diskoa dakarte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902