Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostian izan diren sexu-izaeren urraketen aurrean egiten dugun adierazpen instituzionala

Udal Korporazioak elkarretaratzea egingo du hilak 14, 12:00tan, Alderdi Ederren Udaletxearen aurrean

2018(e)ko abuztuaren 13a, astelehena - 19:22etan eguneratua

Donostia- Asteburuan Donostian izan diren bi emakumeen askatasunaren eta eskubideen urraketa larria diren bi gertakarien berri izan ondoren, Udalak honako hau adierazten du:

1.- Udalak erabateko irmotasunez gaitzesten ditu bi gertakariak. Gure hirian gertatutako indarkeria matxistak eragindako beste bi gertaera dira.
2.- Babesa eta elkartasuna adierazi nahi die eraso tamalgarri hauek jasan dituzten emakumeei, bai eta bere familiei eta hurbileko ingurukoei ere. Udalak erasoak jaso dituzten emakumeei eskainiko die Udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duten laguntza guztia.
3.- Mota honetako erasoak gure gizartean oraindik nagusi diren indarkeria matxistaren eta genero desberdintasuneko jarreren adierazpenik higuingarrienak dira eta Udalak guztiz gaitzesten ditu. Ezinbestekoa da lanean jarraitzea, gizartea eta hiriko giza eragileekin batera, balioetan oinarritutako heziketaren eta gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde. Beharrezkoa da, halaber, azpimarratzea horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan egunez egun esku hartzen jarraitu behar dela.
4.- Gaitzespena adierazteko, Udal Korporazioak elkarretaratzea egingo du, bihar asteartea, hilak 14, 12:00tan, Alderdi Ederren Udaletxearen aurrean eta gaitzespena adierazteko egiten diren deialdiekin bat egiten du


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902