Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Elkano, egia zor

Beñi Agirre - Lunes, 13 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Gaztelako tropek 1200. urtean Getaria herri nafarra militarki hartu eta portua suntsitu egin zuten. 1204an, jada Getaria Gaztela zela, harresiak berreraiki eta Donostiako Foru nafarra lekualdatu zion Alfonso VIII.ak. Gaztelako erregearen asmoa garbi ikus daiteke historiaren argitan: euskal itsasaldeko jakintza, arran-tzarako eskarmentua eta ontzigin-tzako teknologia beretu (Gaztela ez zen jajoa horietan), eta baskoien hiriburuari itsasorako irteera ebatsi. Ordukoa da baskoen eta nabarroen arteko bereizkeria.

Esteban Garibaik, Felipe II.a Espainiako erregearen kronikariak ere argi adierazi zituen horiek: “…, eta Getaria eta Mutriku hiribilduak berreraiki zituen itsasaldean. Oso ondo gotortu zituen hesi eta dorreekin, Kantauri Ozeanoan gailendu nahi izan baitzuen”. Alegia, kostaldeko herriak suntsitu eta ondoren berreraiki. Zertarako-eta, Kantauri Ozeanoan nagusi izateko.

Gaztelak eta Espainiak, godoen jarraiko erresumak euren esanetan, ez diote ezeren ekarpenik egin gizateriaren zibilizazioari. Amerikako konkistan, merkataritza eta trukean oinarritutako ekonomia, sarraskia eta arpilaketa bihurtu zuten. Euskaldunok batzuetan oldartu eta besteetan koloboratu egin izan ohi dugu. Elkanoren kasuan, getariarrek jarri zuten ezagutza, eskarmentua eta teknologia. Espainiako erregeek, ordea, egin zuten negozioa. Ospatu ala ez eztabaidaren gainetik, Gaztelak Getariari egia zor.



COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902