Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Donostiako Udalean Euskararen erabilera normalizatzeko 6. plangintza onartu da

Hemendik 5 urtera Donostiako Udaleko jarduera-esparru guztietan euskara erabiltzea da helburua

2018(e)ko abuztuaren 9a, osteguna - 19:28etan eguneratua

Donostiako Udalak Euskararen Erabilera Normalizatzeko 6. Plangintza jarri du martxan. Eta plangintza honen garapena bost urtez luzatuko da (2018-2022). Donostiako alkate Eneko Goiak eta Euskara zinegotzi Miren Azkaratek aurkeztu dituzte gaur plangintzaren nondik norakoak, hain zuzen ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak "Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Irizpide Orokorrak eta Plan Nagusia" onartzearekin batera ezarritako irizpideak jarraituta egindako plana.

Aurreko planek ere bazuten helburu euskara, zerbitzu-hizkuntza izateaz gain, lan hizkuntza ere izatea. Baina oraingoan bi helburu orokor horiek askoz zehazkiago jaso dira eta, ondorengo ebaluazioei begira, bakoitzari eman zaion pisuak -%20 zerbitzu-hizkuntza, %80 lan-hizkuntza-, argi adierazten du zein den hurrengo urteetako erronka nagusia.

Eneko Goia alkateak azaldu du, hemen ere barruko erabileran jarriko dela arreta berezia;udal administrazioaren esparru guztietan bi hizkuntza ofizialak erabiltzea lortu nahi da, bai ahoz eta bai idatziz. Hau da, Donostiako Udaleko jarduera-esparru guztietan, euskarak, zerbitzu- hizkuntza izan behar du herritarrekiko harremanetan eta baita administrazio barruan lan egiteko hizkuntza ere. Donostiako Udalak bi ardatz horien inguruan egingo du lan eta lehenengo aldiz Bikain ziurtagiriak erabiltzen duen metodologia erabiliko du.

Donostiako 5. Euskara planaren ebaluazioa oinarri

Euskara zinegotzi Miren Azkaratek esan du, 6.plana egiteko, 5.planeko ebaluazioaren datuak hartu direla oinarri. Ez hori bakarrik, balorazio kualitatiboa ere egin da, udal langileen iritzia jaso nahirik. Datuek erakutsi dute euskara aski egoera onean dagoela. Bai udaleko barne komunikazioan eta baita udaletik kanpoan ere. Esaterako, idatzizko barne komunikazioan erdiak baino zerbait gehixeagok euskaraz edo ele bietan egiten du. Lan bileretako dokumentuan %49 euskaraz edo ele bietan aurkezten dira.

Udalaren barruan ahoz komunikatzeko euskera erabiltzen du langileriaren %44k. Beste erakundeetara bidalitako idatzien %50 bi hizkuntzetan bidaltzen da eta ahozkoa bada harremana, euskara gaztelaniaren gainetik gailentzen da, %58k erabiltzen baitute.

Hartara, udaleko langile guztien %72,81ek egiaztatu du bere lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data izan edo ez izan. Hurrengo bost urteetan, 6. Plan honen indarraldia amaitzerako, lanpostuen %89,83k izango du derrigortasun-data. Hala adostu da zuzendaritzaz zuzendaritza, arduradun guztiekin, eta hurrengo urteetan hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak zehazteko jarraibide batzuk jarriko dira martxan.

Amaitzeko, Donostiako alkate Eneko Goiak gaineratu du, benetan pozgarria dela adostasun osoz onartu izana Donostiako Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko 6. Plana (2018-2022), aho batez onartu baitzuen Udal Gobernuak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902