Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aste Nagusia 2018: trafiko neurriak eta garraio zerbitzu bereziak

Zentroan trafikoa moztuta egongo da egunero 21:30tatik 00:00etara su artifizialak direla-eta

2018(e)ko abuztuaren 8a, asteazkena - 19:36etan eguneratua

Inprimatu
Abuztuaren 11tik 18ra ospatuko da aurten Aste Nagusia Donostian, ondorioz hirian, eta batez ere Zentroan eragina izango duten trafiko neurriek hainbat trafiko mozketa eta garraio zerbitzuen aldaketak eragingo dituzte. Boulevard itxita egongo da abuztuaren 11tik 18ra bitartean 18:30tatik 00:00etara (garraio publikoa izan ezik, 21:30etatik 00:00etara). Dena den, hilaren 11n, etenaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da, abuztuaren14an berriz, Bizikleta Festa dela-eta, 15:30ean hasiko da.

Gainera su artifizialak direla-eta, 21:30etik 00:00etara trafikoa moztuta egongo da Erdialdean. Horregatik, ahal izanez gero, auto pribatua ez hartzeko gomendatzen da, horretarako gainera autobus eta tren zerbitzu bereziak jarriko dira.

Zerbitzu bereziak: Dbus, Renfe, Euskotren

Dbus

Abuztuaren 112tik 18ra, Dbusek autobus zerbitzuak indartuko ditu egunero. Su artifizialak irauten duten bitartean berriz geltoki aldaketak egingo dira. Halaber, abuztuaren 14an, asteartea, Ama Birjina egunaren Bezpera, Gautxori zerbitzua gau osoan zehar emango da. Dbus zerbitzu bereziak

Renfe

Renfek Donostiarako zerbitzuak indartuko ditu gauero su artifizialak ikustera joateko
Donostiako Aste Nagusia dela eta, Renfe Aldiriak gaueko 90 tren zerbitzu berezi jarriko ditu abian. Tren hauek, larunbatak 11ko gauetik igandeak 19ko goizaldera bitartean egongo dira abian. Horiek horrela, Aldiriko ohiko zerbitzuen eskaintzari 45.000 plaza gehitzen zaizkie. Gaueko Aldiriko trenak jaiak dirauten aste osoan zehar etengabe egongo dira martxan.

Gauzak horrela, jaiak dirauten 8 egunetako gauetan zehar, gaueko tren bereziak egongo dira abian egunero Donostiatik Tolosa eta Irunera 23:35etatik 5:38etara bitartean. Bestalde, Renfek ohiko Aldiriko zerbitzuak indartu ditu. Zehazki, festetan zehar egunero mugimendu gehien bilduko dituen tartea 21:00etatik 23:00etara izango da. Mugimendu ugariko bi orduko tarte honetan zehar, Renfek Tolosatik Donostiarako tren zerbitzuak indartuko ditu. Renfe zerbitzu bereziak

Euskotren

Euskotrenek Lasarte-Donostia-Hendaia (Topoa), Amara-Altza eta Zumaia-Donostia (Kosta) lineetan ohiko zerbitzuaren osagarriak diren trenen zerbitzu berezia eskainiko du, Donostiako Aste Nagusian zehar joan-etorriak errazteko helburuarekin. Zerbitzu berezia abuztuaren 11tik 18ra bitartean izango da, biak barne, eta asteko gau guztietan zehar gaueko trenak egongo dira

TAO

Hirian udaran ospatuko diren ekitaldiak direla eta, (Jazzaldia, Donostiako klasika eta Aste Nagusia) Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, uztailaren 23tik abuztuaren 21era, biak barne.

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902