Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Juan Sebastian Elcanoren lehorreratze ekitaldian parte hartu du Getarian

2018(e)ko abuztuaren 7a, asteartea - 16:01etan eguneratua

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasun sailburua eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua Getarian egin den Juan Sebastian Elcanoren lehorreratzearen antzezpen historikoan izan dira.

Getariako herriak bere seme kutuna omendu du lehorreratzearen antzezpen zehatz baten bidez. Elcano Nao Victoriatik jaitsi da beste 17 marinelekin batera. Denek, kandelak eskuartean dituztela, elizaraino joan dira Ama Birjinari eskerrak emateko. Ondoren, blasoi batez bere egitandia saritu du Carlos I enperadoreak. Azkenik. Elcanoren omenezko himnoa entzun dute Getariako herritarren ahotsetan.

Lau urterik behin jai-egitarauaren barnean sartzen dute ekitaldia eta aurten bat egiten du hiribilduaren 800 urteurrenarekin. Urteurrena dela-eta, Nao Victoria itsasontziaren erreplika ekarri dute ekitaldiari garrantzi handigoa emanez.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902