Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Geltokien eta ibilbideen aldaketak Dbus-eko 26, 41 eta b4 lineetan

2018(e)ko abuztuaren 6a, astelehena - 19:49etan eguneratua

Donostia- Abuztuaren 8tik aurrera, asteazkena, 26-Amara-Martutene, 41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Riberas-Martutene lineek beren ibilbideen zati bat eta geltoki batzuk aldatuko dituzte Amaran eta Martutenen, puntualtasuna hobetzeko eta Martutene, Txomin, Loiola eta Erriberetako erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzeko. Horrela errazago izango da lineetarako ezarritako ordutegia betetzea.
26-Amara-Martutene:
Martutene alderantz: Antso Jakituna 12, Madril 10 eta Pilareko Ama geltokiak kenduko dira. Martutenen Larrun Mendi izango da linearen geltoki burua. Urbieta 58 geltokia kendu egingo da eta Mendeurrena geltokira eramango da.
Erdialderantz: Pilareko Ama eta Antso Jakituna 11geltokiak kenduko dira. Martutenen, Larrun Mendi izango da linearen geltoki burua.

41-Gros-Egia-Martutene eta B4-Amara-Erriberak-Martutene:
Pilareko Ama geltokia kenduko da. Martutenen Larrun Mendi izango da linearen geltoki burua.

* Egungo Pilareko Ama geltokia erabiltzen dutenentzako oharra: biribilgune berriaren ondoan, geltoki bat prestatuko da gasolindegiaren sarreran eta geltoki honetan autobusek denbora egingo dute. Kendu egingo den Pilareko Ama geltokitik 70 metro eskasera egongo da behin-behineko geltoki hau, eta Larrun Mendi bukaerako geltokia ere 70 metro eskasera egongo da behin-behineko geltokitik. Behin-behineko geltoki honetan erabiltzaileek igo eta jaitsi ahal izango dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902