Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
eskualdeak

Abian da ‘biblioporrak’ kanpaina liburutegian

Gidetan aipatutako liburuak Tolosako haur liburutegiko ganbaran jarri dituzte, hizkuntza eta adinaren arabera

Domingo, 5 de Agosto de 2018 - Actualizado a las 06:02h

‘Biblioporrak’ kanpainari buruzko euskarriak.

‘Biblioporrak’ kanpainari buruzko euskarriak. (Argazkia:N.G.)

Galería Noticia

‘Biblioporrak’ kanpainari buruzko euskarriak.

Tolosa- Biblioporrak programa martxan da aurten ere Tolosako haur liburutegian, eta udako aisialdirako liburu-proposamen zabala eskaini du.

Aurtengoa egitasmoaren hamazazpigarren edizioa da, 2001 urtean hasi baitzen Biblioporrak: zeuk aukeratu izeneko udako ekintzarekin. Irakurtzeko ohiturak 0-16 urte bitarteko haur eta gaztetxoengan susta-tzeko xedearekin jaio zen orduan eta gaur gun Tolosako ikastetxe guztiek hartzen dute parte egitasmo honetan.

Garazi Goitia, Tolosako liburutegiko arduradunak aipatu duenez, ekintzari eta ikastetxeen kolaborazioari esker, Tolosako ume askorengana hurbiltzea lortu dute. Horrela, urtero ekainerako bost liburu-zerrenda egiten ditu haur liburutegiak: HH, LH1, LH2, LH3 eta DBH. Goitiaren esanetan, hautaketa “oso zabala” izaten da: “Badaude irakurterrazak diren liburuak, zailagoak direnak, modan daudenak, bereziak... helburua da irakurle-mota bakoitzak bere gustuko liburua topatzea”.

Liburuen zerrendak Tolosako ikastetxe guztietara bidali dituzte, eta eskolako urte amaierako emai-tzekin eta txostenekin batera bana-tzen zaizkie haurren gurasoei. Gidetan aipatzen diren liburuak haur liburutegiko ganbaran jarri dituzte, adina eta hizkuntzaren arabera sailkatuta, erakusle berezi batzuetan, oporrei begirako interes-gune bat sortuz.

Liburutegiaren arduradunak nabarmendu du haurrek eta gurasoek “oso gustukoa” dutela uda garaian atontzen den interes-gunea: “Aukeraketa errazagoa delako modu honetara eginda eta liburuak aldatu ditzaketelako, nahi adina, gustukoa topatu arte”. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902