Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Artolazabal eta Beltran de Heredia, Nesken eta Blusen Koadrilek Andre Maria Zuriari egin dioten lore eskaintzan

2018(e)ko abuztuaren 5a, igandea - 15:37etan eguneratua

Dozenaka dantzarik dantzatu duten zortziko handi eta eder batek Vitoria-Gasteizko Plaza Berria hartu
Beatriz Artolazabal eta Estefania Beltran de Heredia sailburuak Nesken eta Blusen Koadrila ezberdinek Andre Maria Zuriari San Migel Elizako atarian egin dioten lore eskaintzan egon dira gaur goizean, Gorka Urtaran alkatearen ondoan. Arabako hiriburuko jaietako egun handia da gaur eta dagokion aurreskua dantzatu da ere.

Ekitaldi horren aurretik, Juan Carlos Elizalde gotzaina buru izan duen Meza pontifikala egin da. Bertan, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusia eta Arabako Batzar Nagusietako buru Pedro Elosegi egon dira ere.

Nesken eta Blusen Koadrilek Vitoria-Gasteizko zaindariari egin dioten eskaintza eta gero, bertaratuak Plaza Berriraino joan dira prozesioan. Bertan, Arabako jantzi zaharrak zeramatzaten 150 dantzari-bikotek zortziko handi eta eder bat dantzatu dute udaletxearen aurrean.

Artolazabalek eta Beltran de Herediak Vitoria-Gasteizko alkate eta zinegotziak zoriondu dituzte, bat eta datorren abuztuaren 9ra arte euskal hiriburuko jai-egitarau zabalak hartzen dituen ekitaldi ezberdinetako protagonistak izango diren Koadriletako ordezkariak ere.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902