Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritza, Vitoria-Gasteizko jaiak ireki dituen Zeledonen Jaitsieran

2018(e)ko abuztuaren 4a, larunbata - 15:49etan eguneratua

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, Jon Darpon, Alfredo Retortillo, Bingen Zupiria eta Maria Jesus San Jose sailburuekin batera, Zeledonen jaitsieran egon da, Andre Maria Zuriaren plazan. Ekitaldiak euskal hiriburuko jaiak ireki ditu.

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak jaietako pertsonaia ezagunenak San Migel Elizako balkoitik egin duen jaitsiera ikusi du. Horien alboan, Gorka Urtaran alkatea, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusien presidentea eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko legebiltzarburua egon dira.

Vitoria-Gasteizko zinegotziak, batzarkideak, legebiltzarkideak eta Kuadrila eta Kontzejuetako ordezkariak egon dira ere ekitaldian. Zeledonena egiten duen Gorka Ortiz de Urbinak Eusko Jaurlaritzako ordezkariak agurtu ditu.

Arabako hiriburuko jaiak ireki duen jaitsiera-ekitaldia bukatu eta berehala, Artolazabal eta Beltran de Heredia sailburuak Juan Carlos Elizalde gotzaina buru izan duten bezperetan egon dira, eliza barruan. Bihar, igandean, Nesken eta Blusen Koadrilek ohiko lore eskaintza egingo diote Vitoria-Gasteizko hiriko zaindariari eta, ondoren, zortzikoa dantzatuko da Enparantza Berrian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902