Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bere berrogeigarren urteurrenean, Euskal Jira alai eta jendetsua espero dute Irunen

Antolatzaileek gogoan izan dituzte “1978an jai hau berreskuratzeko lan egin zutenak eta ordutik hona mantendu dutenak”

Xabier Sagarzazu - 2018(e)ko abuztuaren 3a, ostirala - 06:02etan eguneratua

Euskal Jiran parte hartzen duten gurdietako bat, aurreko urteetan ateratako argazkian.

Euskal Jiran parte hartzen duten gurdietako bat, aurreko urteetan ateratako argazkian.

Galería Noticia

Euskal Jiran parte hartzen duten gurdietako bat, aurreko urteetan ateratako argazkian.

irun- Irungo Euskal Jirak, 1978. urtean hiritar talde batek berreskuratutako euskal jaiak, bere azken aro honetako 40 urte beteko ditu bihar. Horregatik, aurten, “ekitaldien egitaraua sendotu eta indartu” egin dela esan zuten antolatzaileek, asteazkenean udaletxean eta Jose Antonio Santano alkatearekin batera egindako aurkezpenean.

“Aurten 40 urte betetzen ditu Euskal Jirak. Ez da erraza izan jai hau urte hauetan mantentzea eta horregatik, eskerrak” eman beharrean daudela esan du Irungo Euskal Jirako presidente den Iñaki Olazabalek.

esker hitzak“Eskerrak 1978. urte hartan jai hau berreskuratzeko ahalegina egin zuten gizon eta emakume guztiei, eskerrak 40 urte hauetan Euskal Jiran parte hartu duten elkarte, dantzari, musikari eta bestelako talde guztiei, eskerrak irundarrei, hauek izan baitira jaia bizirik mantentzeko osagai nagusia, beraien parte-hartzearen sustenguarekin, eta eskerrak ere, Irungo Udalari, Euskal Jiraren alde egin duen apustuagatik”, esaten zuen Euskal Jirako buruak.

Gaurko bezperako zein biharko egun handiko egitaraua, urteurren honetan “indartua eta osoagoa” izan dela esan zuen Amaia Lerak, Euskal Jirako presideteordeak.

Jose Antonio Santano alkatea, bere aldetik, “pozik” azaldu zen “Euskal Jiraren aurkezpena, bere 40. urteurren honetan, udaletxeko Areto Nagusian” hartzeagatik, eta “biziki zoriondu” zituen jai honen antolatzaileak “urteetan egindako lanarengatik”.

Bai alkateak bai Iñaki Olazabalek oroitzapen hitzak izan zituzten “urte askotan jai honetan akordeoia jo-tzen ibilitako Satur Ibargoyenentzat”. Azken urte honetan zendutako “lagun eta pertsona maitatua, Euskal Jira bizi eta maitatzen duten guztiek faltan” botako dutela esan zuten.

egitaraua

Gaur, ostirala. Urdanibia plazan, haur jolasak eta puzgarriak, 17.00etatik aurrera Gauean, 22.00etan, Aiko dantza taldearen eta Irungo Bandaren eskutik, Bantzaldiaerromeria-kontzertua.

Bihar, larunbata. Txalaparta soinuak, 9.00etatik aurrera. Urdanibia plazan, taberna 10.00etan zabalduko da eta 10.30ean, artisau produktuen erakusketa. Herri kirolak izango dira 10.45etik aurrera eta 12.00etan zabalduko da Euskal Jirako gurdien erakusketa. Bertsolariak eta dantzariak ere 12.00etatik aurrera. Bazkaria egingo da 14.00etan eta 18.00etan aterako da Euskal Jiraren desfilea. Txistularien emanaldia 20.00etan, Dantza Jira Kemen taldearekin 20.30ean eta eguna amaitzeko, dantzaldia Bide Batez taldearekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902