Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Usurbilen ia doakoa da euskara ikastea” Aizpuruaren esanetan

Euskaltegiko ikasleek eta aisialdi begirale ikastaroa egin dutenek 43 eskakizun aurkeztu dituzte, iaz baino zortzi gehiago

2018(e)ko abuztuaren 2a, osteguna - 06:02etan eguneratua

Usurbil- Usurbilgo Udaleko Diru-laguntza Batzordeak bilera egin zuen lehengo astean, eta bi diru-laguntza deialdiri buruzko ebazpen-proposamenak egin zituen: euskara ikasi dutenentzako diru-laguntzei buruzkoa da bata eta aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak egin dituztenentzako diru-laguntzei buruzkoa da bestea.

2017-2018 ikasturtean euskara ikasten edota euskarako ikastaroren bat egin duten 39 usurbildarrek eskatu dizkiote diru-laguntzak Udalari, eta guztiei ematea onartu du. Eskaerak, ordea, 43 izan dira, hots, iaz baino zortzi gehiago. Banatzeko zegoen gehienezko diru-kopurua 20.000 eurokoa zen, eta 17.191 euro bana-tzea proposatu zen, iaz baino 3.709 euro gehiago. Eskatzaile bakoitzak 600 euro arteko diru-laguntza jaso zezakeen gehienez ere (iaz 500 eurokoa zen gehienezko kopurua), eta hamar eskatzaile izan dira ordaindutako matrikula osorik jaso ez dutenak. Hala, eskatzaileek egindako gastu osoa 18.024 eurokoa izan da, eta banatuko den diru-kopurua, berriz, 17.191 eurokoa. Honenbestez, aurtengo diru-laguntza deialdia %100 ematetik oso gertu dago. Alaitz Aizpurua Kultura-zinegotziaren esanetan, “Usurbilen ia doakoa da euskara ikastea”.

Egin diren 43 eskaera horietatik 20 ikasle aritu dira Usurbilgo Etumeta-AEK euskaltegian euskara ikasten. Halaber, bada beste datu aipagarri bat ere: 43 eskatzaileetatik 30 emakumezkoak dira, beraz, eskatzaileen %70 emakumezkoa da (iaz %77a izan zen)

Aisialdiko diru-laguntzei dagokionez, hamabost eskaera aurkeztu dira, eta deialdi honetan ere guztiei emango zaie laguntza. Guztira, 2.500 euro. Eskatzaile bakoitzak matrikula gastuaren %50 jaso zezakeen gehienez ere;haatik, %38,60 jasoko dute, banatzeko dagoen gehienezko diru-kopurua 2.500 eurokoa baita.

2012an hasi zen Usurbilgo Udala diru-laguntza deialdi hau kaleratzen, eta orduz geroztik, 44 lagunek eskatu dute diru-laguntza. Begirale titulurako 44ri eman zaie laguntza eta zuzendari titulurako biri. Aurten egin diren hamabost eskaeretatik lau izan dira emakumezkoak. Alaitz Aizpuruaren esanetan, datua bada aipagarria. “Onerako. Izan ere, orain arte eremu honetan batez ere emakumeek egin izan dituzte ikastaroak, eta datuek diote gauzak aldatzen ari direla. Esaterako, aurtengo Udajolaseko begirale asko gizonezkoak dira”.

Diru-laguntzen Batzordeak onartutako ebazpen-proposamenok astelehenean bertan kaleratu dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta hurrengo egunetik hasita, interesatuek hamar eguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko, beharrezko ikusten badute. Tokiko Gobernu Batzordeak irailean aztertuko du gaia ostera, eta orduan hartuko du behin betiko erabakia.

EuskaraldiaEuskaraldiarekin bat egin du Usurbilgo Udaleko Udalba-tzak. Azken ez ohiko bilkuran Euskaraldia Udalean sustatzeko erakunde-adierazpena onartu du.

Bien bitartean, herriko batzordeak lanean jarraitzen du eta irailaren 19rako ekitaldia ari dira antolatzen. Hain justu, irailaren 20ean zabalduko da epea ekimenean parte hartu nahi dutenek izena emateko. Ba-tzordea irekia da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902