Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Dbuseko eskaripeko geldialdi zerbitzuaren balantze positiboa

Duela hilabete B8 gautxori linean sistema berria abian jarri zenetik erabiltzaileek modu positiboan baloratu dute

2018(e)ko uztailaren 30a, astelehena - 16:13etan eguneratua

DONOSTIA. Emakumeei eta adingabeei zuzendutako eskaripeko geldialdien sistema berria ekainaren 29an abiarazi zenetik, zehazki B8-Miraconcha-Benta Berri-Seminario gautxori linean, balantzea egiteko unean Pilar Arana zinegotziak azpimarratu duenez‘erabiltzaileen balorazioa oso positiboa izan da hasieratik, balio gehigarria ematen diolako autobus lineari eta bidaiarien segurtasuna bermatzeko neurria mesedegarritzat jo dutelako’.


Guztira 10 erabiltzaile izan dira ibilbide horretan eskaripeko geldialdi zerbitzua eskatu dutenek iragan hilabetetik, Jazzaldiko asteburua barne, azken honetan guztira 3 izan direlarik eskatzaileak.

Datuak haratago, Mugikortasun eta Garraioetako zinegotziak jakinarazi duenez: ‘Udalak jarraipen zuzena egingo dio zerbitzu berriari, izan daitezkeen gabeziak aztertu eta zuzentzeko, azken finean mota honetako neurriek denbora behar dute ezagutarazteko eta bere horretan finkatzeko’. 

Autobus linea honetako bidaiarien artetik beraz, eskaripeko erabiltzaileak %0,5a dira dagoeneko, estatu mailako batezbestekoaren pare eta Donostiako sistemaren antzeko zerbitzua duten bestelako hiriekin alderatuta kopuru berdintsuak lortuta. 

Mota honetako lehen esperientzia pilotua da Donostian, eta lehenengo hilabete honetako datuen arabera beraz balantzea ona da. Are gehiago, Udalak eta Dbusek zerbitzu mota hau bestelako gaueko beste linea batzuetara zabaldu daitekeen aztertuko du, bidaiarien gaueko joan-etorrietan segurtasuna bermatzen jarraitzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902