Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urola Garaiko dendarien euskara ezagutza %9 igo da 2006tik gaurdaino

Eskualdeko merkatariei inkesta bat egin diete, Merkataritzan Euskaraz planaren barne

Domingo, 29 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

urretxu- Urola Garaiko dendariei inkesta bat egin diete, Merkataritzan Euskaraz planaren barne. Legazpiko, Urretxuko eta Zumarragako 170 denda eta establezimendutan bete da eta emaitzak 2006an egindako inkestako emai-tzekin alderatu dira.

Eskualdeko dendarien euskara ezagutzak goranzko joera izaten jarraitzen du:  %89,59 dira euskaraz ulertzen dutenak (2006an baino %9 gehiago). Bestalde, Urola Garaiko dendarien ustez, bezeroen erabilerak gora egin du nabarmen. %46,20koa da, 2006an baino %19 gehiago.

Irudian, zerbitzuan eta kanpo harremanetan ere euskararen erabilerak gora egin du. Aldiz, denda barruko erabileran jaitsiera ikus daiteke, langile bakarreko denden kopuru altuak eraginda.

Sare sozialei dagokienez, dendariek gehien erabiltzen dutena Facebook da. Euskara %48,69an erabiltzen da.

Bestalde, dendariek ez dute Merkataritzan Euskaraz planak euren establezimenduko erabileran eragina duen pertzepziorik.

Eskualdeko dendariei inkestaren emaitzen berri eman diete eta, euskararen erabilera handitzen jarraitzeko asmoz, Merkataritzan Euskaraz planean ere Euskaraldiari begira jarriko direla aurreratu diete. Irailetik aurrera dendetatik pasako dira ekimenaren berri emateko.

Euskaraldia Ekimen hau azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo den ariketa sozial erraldoia da. Nahi duten guztiek parte hartzeko aukera edukiko dute: euskara uler-tzen dutenek beraiei euskaraz egiteko eskatuko dute eta euskaraz hitz egiten dakiten pertsonek euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute.

Urola Garaiko udalek urte asko daramatzate merkataritzan euskararen erabilera bultzatzen. Merkatarientzat ikastaroak antolatzen dituzte eta errotulazioa, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzen dituzten dendariei diru-laguntzak ematen dizkiete, besteak bete.

Gainera, urtero proposamen bat egiten diete merkatari eta erosleei eta parte hartzaileen artean erosketa txartelak zozkatzen dituzte. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902