Saninazioen etorrera, baserriaren usainean

Azpeitiak nekazal eremuari eskainitako egunarekin abiatu zituen atzo abuztuaren 2ra arte luzatuko diren festak

Jabi Leonen erreportajea - Domingo, 29 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Azpeitiko Enparantza Nagusia jendez gainezka, atzo eguerdian, jaietako baserritarren egunean. Argazkiak: N.G.

Azpeitiko Enparantza Nagusia jendez gainezka, atzo eguerdian, jaietako baserritarren egunean. Argazkiak: N.G.

Galería Noticia

Azpeitiko Enparantza Nagusia jendez gainezka, atzo eguerdian, jaietako baserritarren egunean. Argazkiak: N.G.

azpeitiarrak datorren ostegunerarte inolako etenik gabe luzatuko diren aurtengo saninazioetan murgildu ziren atzokoan, nekazal eremuari eskainitako egunarekin, hain zuzen ere.

Goizean goizetik jende ugari ikusi zen Azpeitiko erdiguneko kale eta plazetan. Familian, bikotean edota lagun artean, herritarrek festarako gogoa zutela erakutsi zuten atzokoan eta hori nabarmen gelditu zen baserritarren egunaren harira antolatutako ekitaldi ezberdinetan izan zen giroa ikusterakoan.

Jardunaldiaren hasieran XXXVI. Usakume tiraketa, Musika Bandaren eta Izarraitz txistulari taldearen goiz eresia, Nafarroako banderari omenaldia eta XXXIV. Cesar Valverde pilota txapelketaren finalak egon ziren. Horren ondoren Euskadi mailako Blonda txapelketa ospatu zen eta eguerdi partean azpeitiarrek horrenbeste maite dituzten gazta eta sagardo lehiaketak.

Horiek egiten ziren bitartean sagardoa, txakolina, txekor errea eta parrillan eginiko hegaluzea bezalako produktuak dastatzeko aukera izan zen jendez gainezka zegoen Plaza Nagusian. Festa girotzeko ardura, berriz, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Sebatian Lizaso bertsolariek eta Laja (aita-semeak), Lutxurdio eta Berastegi trikitilariek izan zuten.

Jardunaldia borobiltzeko Demode Quartet taldearen kontzertua izan zen gauean plazan.

txapelketakBaserritarren eguneko XX. Gazta txapelketaren irabazlea Zeanuriko Ipiñaburu izan zen, bigarren saria Elgoibarko Mausitxa baserriak eskuratu zuelarik.

XLVI. Sagardo lehiaketaren garailea, berriz, Barkaiztegi izan zen eta txapeldunordea Egi-Luze.

Azkenik, Blonda lehiaketaren Txapeldun Handia saria Larre-Handi baserriak jaso zuen eta Orioko Longa baserriak Ikuilu onenaren saria.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902