Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lekaio kultur elkarteko artisautza taldeak irakurriko du Urretxuko jaietako pregoia

Talde honek baserrietako bizimoduari buruzko monografikoak antolatu ditu azken 14 urteetan

Sábado, 28 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

urretxu- Aurtengo Santa Anastasia jaietako pregoilariak Lekaio kultur elkarteko artisautza taldekoak izango dira. Talde honek goizeko Euskal Jaiko baserrietako bizimoduari buruzko monografikoa antolatu du urte luzetan eta iaz antolatzeari utziko ziola eman zuen jakitera. Hori bai, urte hauetan guztietan jasotako ondarea ezagutzera emateko lanean jarraituko dute. Jaietan bertan erakusketa bat egingo dute baserriko tresnekin.

1980ko hamarkada hasieran, Urretxuko festetako Euskal Jaia egun osora luzatzea erabaki zuten. Goizean ere ekitaldiak antolatzen hasi ziren. Artisauen erakusketa, hain zuzen ere. 1990eko hamarkadan Aldiri elkarteak hartu zuen goizeko Euskal Jaiaren ardura, eta 2004an Lekaio elkarteak garai bateko baserrietako bizimoduari buruzko monografikoak antolatzeari ekin zion.

Urtero, erakusketa monografikoa egiteaz gain, bilketa lana egin dute: baserritarrak elkarrizketatu, lanabesak jaso eta konpondu… Monografikoak baserritarrekin batera antolatu dituzte. Erakusketa aitzakia izan da. Atzean urte osoko lana egon da.

Urte hauetan guztietan gai asko landu dituzte: ardiak, artoa, artilea, behi-aziendak, garia, basoko lanak, sagarra eta sagardoa, gaztaina, eztia… Gainera, lau dokumental egin dituzte.

Garai bateko bizimodua jaso ondoren, baserriaren etorkizuna lantzea erabaki zuten. Baina ikuspegi aldaketak jende aldaketa eska-tzen zuen: garai batekoa bizi izan zuenak ezin baitu egungo erronkei buruz hitz egin. Ate batzuk jo dituzte, baina ez du fruiturik eman. Hori dela eta, ez da erakusketa monografikorik egongo. Baina Lekaiokoek lanean jarraituko dute. Erronka orain arte egindako lana ezagutzera ematea da.

Festak, irailaren 21etik 24ra Pregoia irailaren 21ean irakurriko dute. Jaiak 21etik 24ra ospatuko dira, baina aurreko astean ere hainbat ekitaldi egongo dira. Irailaren 15ean, adibidez, herriarteko folklore jaialdia egingo dute. Ekitaldi hau jaietatik atera dute protagonismo handiagoa emateko. Biharamunean, irailaren 16an, Adinekoen Eguna eta elkarte arteko zikloturista proba izango dira. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902