Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Inazio auzoko festak ospatuko dituzte Ibarran

Gaur hasiko da lau egunez luzatuko den egitaraua eta egun handia asteartean ospatuko dute auzotarrek

Sábado, 28 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

iBARRA- San Inazio festak ospatuko dituzte izen bereko Ibarrako auzoan. Gaur hasiko dira ekitaldiak eta lau eguneko egitaraua antolatu dute.

Ofizialki 11.00etan hasiko dira jaiak eta ondoren, 11.30ean, haur festa izango da joko eta tailerrekin. Arratsaldean, 16.30ean, haurren karaokea izango da eta iluntzean, 21.00etan, herri afaria, Dj Andonik girotuko duena.

Bihar, igandea, ere ez da asper-tzeko betarik izango San Inazio auzoan. Eguneko lehenengo ekitaldia telegidatutako ibilgailuen erakustaldia izango da, 11.00etan, Emeterio Arrese parkean. Ondoren, 12.00etan, herri kirolen txanda iritsiko da eta erakustaldia izango da, Ibarrako sokatira taldearen eskutik. Arratsaldean ere telegidatutako ibilgailuen erakustaldia izango da, 17.00etan, Emeterio Arrese parkean. Ondoren, batzordeko Djaren eskutik musika izango da.

Astelehenean ere ekitaldiak izango dira. 11.00etan, erretirodunen hamaiketakoa izango da Bizi Nahi elkartean eta ondoren toka txapelketa. Arratsaldean, 16.00etan, txintxon azkarrean aritzeko aukera izango da;17.00etan, eskoban;eta 18.00etan, bingoan. Iluntzean, herri afaria izango da eta musika Dj Andonirekin.

Astearten, San Inazio egunarekin, meza izango da 9.00etan, pintxo dastatzea 11.00etan, balkoien lore apaintze lehiaketa 12.00etan, auzo bazkaria 14.30ean eta ondoren, Dj Andoniren eta jai amaierako traka. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902