Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Kuadrilla eguna, kolore bizian

ordiziarrek santa ana jaietako azken egunak dituzte eta atzo kuadrilla eguna ospatu zuten egun osoan

M. Aranbururen erreportajea - Sábado, 28 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Kuadrillak plazatik Fray Andres monumentura iristen ziren.

Kuadrillak plazatik Fray Andres monumentura iristen ziren.

Galería Noticia

Kuadrillak plazatik Fray Andres monumentura iristen ziren.

Egun garrantzitsua bizi zuten atzo ordiziar guztiek. Koadrila eguna, edo giro paregabean lagunekin egoteko tartea eskaintzen duena. Dudarik gabe, etenik gabe dabiltza guztiak jaietan murgilduta eta gaur festetako azken eguna izango dute, nahiz eta bihar Ordiziako sorreraren 750. urteurrenaren ekitaldi instituzionala egingo duten, 12.00etan hasita, Udaletxean. Besteak beste, Ordiziako udal ordezkariak, Iñigo Urkullu, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakaria, Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia eta Bakartxo Tejeria, Gasteizko Legebiltzarreko presidentea.

Atzokora itzuliz, beste egunetan bezalaxe, goizean goiz hasi zuten festa herritarrek. Santa Ana patroiaren eguna izan zuten herenegun, baina gauean ez ziren asko izan parrandan gelditu zirenak. Horregatik, atzo berriz ere indarberrituta atera ziren. 13.00etarako ordiziar kuadrilla ugari zeuden Udaletxe parean, berriz ere suziriak noiz jaurtiko zituzten zain.

Kasu honetan, santaneroen eguna ere izanik, aurtengo urtean ezkondutakoek bota zituzten suak eta une horretan bertan plazan zeuden txarangek ere melodia jarri zioten egunari. Kuadrillako kide guztiak oso pozik eta gustura zeuden aurretik zuten egunari begiratuz.

Arratsaldean junior mailako bitxanga futbol lehiaketa jokatu zuten Idoiaga plazan eta beti izan ohi den moduan, ingurua jendez bete zen ikuskizunaz gozatzeko. Iluntzean, berriz, musikarekin jarraitu zuten jai giroan, disko parrandari esker. Gau erdian, Krypton orkestraren txanda izan zen, ikuskizuna eta dantzaldiarekin.

Bihar amaituko dituzte aurtengo Santa Ana jaiak, astebetez etenik gabe disfrutatu dituzten festak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902