Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zestoak jaien programaren azala hautatuko du

Interesatuek datorren abuztuaren 10a bitartean aurkeztu beharko dituzte beren lanak

2018(e)ko uztailaren 27a, ostirala - 06:03etan eguneratua

Zestoa- Zestoako Udalak lehiaketa bat abiatu du herriko festa egitarauaren azala aukeratzeko, eta zestoarrek dagoeneko aurkez ditzakete beren proposamenak datorren abuztuaren 10era bitartean.

Lehiaketaren oinarriek jaso-tzen dutenez, Zestoan erroldatuta beharrezkoa izango da parte hartzeko, bakoitzak gehienez hiru lan bidal ditzake sariketara eta lanak jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketan saritu gabeak izan behar dute. Egitarauaren azalaren neurriak 21 x 21 zentimetrokoak dira, eta lanek ondorengo testu hauetako bat eraman behar dute: Zestoa Amabirjinak 2018 edo Zestoa Festak 2018.

250 euroko sariaEpaimahaia Zestoako Kultura Batzordeak eta hark izendaturiko beste edozeinek osatuko du, eta saritutako lanaren jabea Zestoako Udala izango denez, sari banaketaren ondoren eman ahal izango du argitara. Hala, irabazleak 250 euroko saria eskuratuko du.

Udaletik zehazten dutenez, lan bakoitzarekin batera, karta-azal baten barruan, egilearen datuak eta nortasun agiriaren zenbakia idatzi beharko dira, eta lanaren atze aldean, berriz, nortasun agiriaren zenbakia. Hori guztia (karta-azala lehiakidearen datuekin eta aurkeztu behar den lana) beste karta-azal baten barruan aurkeztuko dira.

Esan bezala, datorren abuztuaren 10era bitartean izango dute epea interesatuek, eta lanak aurkeztera Zestoako udaletxeko erregistrora jo beharko dute. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902