Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bateleroen Eguna hartuko du Oriok

Euskal Herriko batel eta ontzi tradizionalak ikusteko aukera izango dute herritarrek asteburu osoan zehar

Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Orio- Euskal Bateleroen Elkarteak antolatzen du urtero Batelero Eguna euskal kostaldeko herri batean, eta aurtengoan Orion antolatzea erabaki du elkarteak Orioko Udalaren laguntzarekin.

Hala, bi egunetan Euskal Herriko toki askotatik etorritako batel eta bestelako ontzi tradizionalak bilduko dira Orioko errioan eta zaletuek, beraz, aukera izango dute era askotako ontziak ikusteko.

Hasteko larunbatean, ontziak uretaratuko dituzte portuko arranplatik, goizeko 8.00etatik 10.30era, jarraian, patroien bilera egingo dute plazan, eta 11.30etik 13.30era, berriz, nabigazio librea egongo da herritar guztientzat. Bazkariaren ondoren, ostera, Aginagara irteera egingo dute.

Igandean, berriz, besteak beste, patroien bilera (10.00), Mollarrira irteera (10.30), bazkaria eta nabigazio librea (17.00-19.00) izango dira. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902