Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Tigre-eltxoaren aurkako kanpaina, Beasainen

Eltxo hauen zabalpena gelditu nahi du Udalak eta horretarako herrian zehar hainbat tranpa jarri dituzte

2018(e)ko uztailaren 26a, osteguna - 06:02etan eguneratua

beasain- Garai honetan jende askok hitz egiten du Aedesalbopictus-etaz. Bere jatorrizko izena hori bada ere, tigre-eltxo izenez da ezagunagoa eltxo hau. Jatorriz Asiako kontinentetik, hego-ekitaldetik, datorren animalia da eta zeresan handia ematen du denge gaixotasunaren transmisioan eragile zuzena delako. Zabalpen hau gehiagora ez joan eta kontrolpean mantentzeko asmoarekin Beasaingo Udalak neurriak hartu ditu.

Gauzak horrela, hilabete hasieran abiatu zuten laginketa Beasainen eta bertan eltxo mota hau kontrolpean izateko arrautza-tranpak jarri dituzte herriko hainbat puntutan, Udalak berak jakinarazi duenez. Kanpaina honek azaroko lehen hamabostaldira arte iraungo du.

Jarritako tranpa guztiak astero aztertuko dituzte Neiker Tecnaliaren laborategian eta tigre-eltxoaren arrautzak detektatuko balira, hura lehenbailehen kontrolatzeko tratamenduak egingo direla ere aurreratu dute Udaletik, herritarren lasaitasuna bermatuz. “Intsektua ugaldu ez dadin lor-tzea da tratamendu horien helburua”, gaineratu dute.

Eltxo hauek eragin dezaketen arriskua nabarmena izan daiteke. Horregatik, Udaletik jakinarazi dute “ezinbestekoa” dela “zaintza eta kontrol-neurriak hartzea”, eltxorik egon eta ugaldu ez daitezen. “Beharrezkoa da zaintza eta kontrol programak abian jartzea, infekzio patogeno exotikoen eragileak sartzeko gai delako tigre-eltxoa”. Beraz, Udalak eskatu du norbaitek orain arte jarritako tranpa horiek ikusiko balitu (enpresako logotipoa daramaten bote txiki batzuk dira), ez ditzala hartu edo kendu dauden lekutik. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902