kultura

San Adriango kobako indusketa arkeologikora bisita egingo dute

Aldaola aparkalekutik abiatuko dira larunbatean eta koban egindako aurkikuntzen berri emango dute

2018(e)ko uztailaren 26a, osteguna - 06:02etan eguneratua

San Adriango koban egindako indusketa batzuk.

San Adriango koban egindako indusketa batzuk. (Aranzadi)

Galería Noticia

San Adriango koban egindako indusketa batzuk.

zegama- Goierrik duen txoko ederrenetako bat Zegamatik gora Aizkorri mendi aldera joanda aurkitzen den San Adriango edo Sandratiko Koba da. Larunbat honetan, bertara bisita antolatu du Anduetza parketxeak. Bertan, arkeologoen eskutik egin diren azken aurkikuntzen berri emango dute. Baina ez hori bakarrik, izan ere, adituek igarobideraren historiaren inguruko nondik norakoak ere azalduko dituzte;hala nola, historiaurreko gizakien aztarnak, Erdi Aroko gotorlekuaren xehetasunak eta garai hartako kontrabandisten kondairak ere gogoraraziko dituzte.

Abiapuntua Aldaola aparkalekutik izango da, Otzaurtetik gora lau kilometrora dagoen gunean. Handik gora elkarrekin igoko dira kobara iritsi arte. 10.00etan izango da bisita honen hasiera ordua eta adin guztiko herritarrei zuzendua dagoela jakinarazi dute parketxetik. Bost euro balio du sarrera bakoitzak eta interesa duenak Anduetzara deitu beharko du erreserba egiteko, 943 802 187 zenbakira.

Halako irteeretan ematen dituzten ohiko gomendioak izaten dira arropa egokia eramatea eta jan eta edateko zerbait ere bai. Hala ere, kasu honetan linterna bat eramateko ere gomendatzen dute, San Adriango kobak dituen berezitasun eta xehetasun guztiak behar bezala ikusteko aukera izateko larunbatean irteerara joaten diren guztiek. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902